Kartzelaratu egin dute Iruñeko hilketa matxista aitortu duen 51 urteko gizona

  • Gizonak udaltzaingoan aitortu zuen bere bikotekidea zen 47 urteko emakumea hil zuela labankadaz, larunbatean. 20 urtean Euskal Herrian genero indarkeriari lotuta hil duten 121. emakumea izan da.

Emakumeen Mundu Martxak deituta elkarretaratzea egin zuten igandean urteko laugarren hilketa matxista salatzeko. Argazkia: Ahotsa.info.

2023ko uztailaren 4an - 10:11
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Larunbat goizean 51 urteko gizonezko batek labankadaz hil zuen 47 urteko bere bikotekide eta negoziokidea, eta jarraian bere burua entregatu zuen Iruñeko Udaltzaingoan. Eztabaida baten ostean egin zion eraso, biena zen Ermitagaña auzoko Anayak tabernan.

Iruñeko 3. Instrukzio Epaitegiak bi delitu leporatuta espetxeratzeko agindu du astelehenean, bermerik gabe. Hilketa egotzi diote, genero larrigarriarekin, eta tratu txar jarraituak ere bai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!