Enpresa pribatuen zuzendaritzetan oraindik %19 soilik dira emakumeak

  • Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkartearen (AED) azterketaren arabera, gaur egun EAEko enpresa pribatuen administrazio-kontseiluetan eta zuzendaritza-karguetan %19 baino ez dira emakumeak. Azterketa horretan ez dituzte kontuan hartu bestelako ekonomia bat bultzatzen duten sozietate ekonomikoak: administrazioak, enpresa publikoak eta kooperatibak.


2022ko martxoaren 08an - 11:01
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak (AED) SPRI Taldearen laguntzarekin egin duen azterketa batek 50 langile edo gehiago dituzten Euskadiko zenbait sektore ekonomikotako 1.000 enpresa pribatu baino gehiago aztertu ditu, joan den azaroan. Azterketa horren emaitzaren arabera, administrazio-kontseiluetan emakumeen presentzia %19ra mugatzen da, eta %24k bakarrik betetzen dituzte zuzendaritza-postuak.

Administrazio-kontseilu eta zuzendaritza-karguetan etan %19 dira emakumeak

EAEko enpresetako zuzendaritza-karguetan eta administrazio-kontseiluetan ari diren bostetik bat besterik ez da emakumea (%19).

Enpresa txikietan (100 langile baino gutxiago), %17 da emakumea.

Enpresa ertainetan (250 langile arteko konpainiak), %18.

Enpresa handienek (250 langile baino gehiago) batezbestekoa igotzen dute, horien administrazio-kontseiluetan %22 emakumeak dira-eta.

Kontseilu horietako lehendakaritzari dagokionez, emakumeen batezbestekoa %13ra jaisten da:

%15 enpresa txikienetan (100 langile baino gutxiago)

%11 tamaina ertaineko enpresetan (250 langile arte)

%9 enpresa handienetan (250 langile baino gehiago)

Sektoreka, kontseiluetako emakumeen presentzia honako hau da:

Hezkuntza, %31

Merkataritza eta enpresa-zerbitzuak, %22

Eraikuntza, %19

Garraioak, %17

Industria, %15

Kontseiluetan emakumezko lehendakari gehien dituen sektorea eraikuntzarena da (%25), eta horren atzetik datoz enpresa-zerbitzuak (%19), merkataritza (%9) eta industria (%7).

Bost zuzendaritik bakarra emakumea

50 langile baino gehiagoko EAEko enpresetan zuzendaritza-postuetan ari diren emakumeen ehunekoa ere islatu du azterketak. Aztertutako 4.500 zuzendaritza-kargu baino gehiagotatik, %24 besterik ez dira emakumeak. Zehazki, CEO edo zuzendaritza nagusi postuak %9raino jaisten du datu hori.

Lan motaren arabera, gorabehera handia erakusten dute zifrek. Zehazki, zuzendaritza-postu batean emakume gehien dituztenak honako hauek dira:

Publizitate-zuzendaritza (%47)

Giza baliabideen zuzendaritza (%44)

Marketineko eta kalitateko zuzendaritza (%34)

Finantza-zuzendaritza (%33)

Erosketa-zuzendaritza (%32)

Inportazio-zuzendaritza (%21)

Esportazio-zuzendaritza (%18)

Informatika-zuzendaritza (%15)

Merkataritza-zuzendaritza (%14)

I+G zuzendaritza (%13)

Zuzendaritza teknikoa (%9)

Kudeatzailetza (%6)

Produkzio-zuzendaritza (%5)

Azterketa horretan ez dira sartu administrazioak eta enpresa publikoak eta kooperatibak.

Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak nabarmendu duenez, emakumea enpresa-munduan gero eta gehiago sartzea “ez dator bat erabaki-postuetako emakumeen presentziaren hazkundearekin”. Horregatik eskatzen du “ahalegin gehigarria” egin dadila. AEDk aitortzen du berdintasuna sustatzeko legeak eta politikak egin direla eta "horrek egoera hobetzen lagundu duela, baina ez da iristen legeak ezarritako ordezkagarritasun-kuotetara”. Txostenaren sarreran esaten denez, “emakumeek oztopoak gainditu behar dituzte beren lanbide-karreretan aurrera egiteko eta goi-zuzendaritzako postuetara edo erabaki-postuetara iristeko”.

Berdintasun planak enpresa handienetan ezarriz doaz, oso pixkanaka

Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak jakitera eman duenez, bihartik aurrera derrigorra izango da 50 langile baino gehiago dituzten Hego Euskal Herriko enpresetan berdintasun-planak ezartzea. 2020an 200 langile baino gehiago dituzten enpresek bete behar zuten baldintza hau eta 2021ean 100 langile baino gehiago dituztenen enpresek.

50-99 langile bitarteko 1.074 enpresak izango dute berdintasun planak ezartzeko betebeharra martxoaren 8tik aurrera. Handienak gehituz gero, guztira 1.998 enpresari eskatuko zaie plan hori izatea. EAEn dauden enpresen %1,31 dira, baina 462.822 langileri eragiten diete, langileen %50,89ri, Eustaten 2021eko urtarrilaren 1eko datuen arabera.

Gaur egun, Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailean 289 plan daude erregistratuta, eta 28 izapidetzen ari dira. Elena Pérez Barredo sailburuordeak onartu du kopuru hori ez datorrela bat EAEn dauden tamaina horretako enpresa kopuruarekin: "Badakigu hedatzeko zailtasunak daudela. Sentsibilizazio-faltako kasuak egoteaz gain, eta EAEtik kanpoko lantokiak izateagatik beren planak Ministerioan erregistratu dituztenak hemen ez agertzeaz gain, berdintasun-batzordeetako kideen prestakuntza- eta trebakuntza-falta ere badago". Hutsune horri aurre egiteko, genero-berdintasunari buruzko prestakuntza gizarte-eragileen bidez sustatu nahi dutela adierazi du.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Esterilizazioa atzo, gurasotasun azterketa gaur: arrazismo instituzionala danimarkan

Danimarkaren menpe segitzen duen Groenlandiako biztanleriaren %88 da inuita, eta beraien hizkuntzan eta kulturan aitzina egite hutsa dute eguneroko desafio. Zuriek kolonizatu zituzten eta gaur egun egoerak bere horretan segitzen du: zurien begietatik bideratuta dagoen... [+]


2025-09-17 | ARGIA
Egitarau oparoarekin dator aurtengo Baterajotzea

Urriaren 31tik azaroaren 2ra Baterajotzea izango da Zaldibarren, Euskal Herriko Gazte Feministek antolatuta. Egitaraua aurkeztu dute, eta izen ematea ireki.


Gorputz hotsak
"Pertsona asko, diagnostikorik gabe daudenez, bizitza kalitatea galtzen ari dira"

Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]


Onintza Enbeita eta Feli Madariaga, lurrari lotutako bi emakume
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga
"Film sexualki esplizitua izatea loturik dago errealitate bati, Maspalomasi"

Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]


2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: "Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu"

Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.


Armairutik plazara
MULTIMEDIA - dokumentala

Euskal Herriko LGTBI komunitateko hamar pertsonak armairutik nola atera ziren kontatzen dute, baita euren orientazio sexualak eta genero identitateak euren bizitzan zer-nolako eragina izan zuten ere.

Ondokoak dira protagonistak: Beñat Olea komikigilea, Aitzole Araneta... [+]


"Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari"

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gorputz hotsak
"Bizitzaren aldeko jarrerak bigarren planoan uzten du zarata"

Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]


"Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak" jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


2025-08-29 | Euskal Irratiak
Maitena Chohobigarat
"Beharbada menopausia gehiago aipatu beharko genuke, aterabideak badirelako"

Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.


Eguneraketa berriak daude