EAEko enpresa publikoak berregituratu nahi ditu Jaurlaritzak

  • Eusko Jaurlaritzak administrazioaren menpeko elkarte publikoen mapa berregituratzeko plana eztabaidatu nahi du alderdi politiko guztiekin, "gastu ez-emankorrak murriztu" eta entitate horien "kudeaketa hobetzeko" helburuarekin.


2013ko ekainaren 10ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Garraioen, energiaren eta hedabideen sektoreetakoak dira enpresa publiko ugari. (Argazkia: Vivir el tren)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iñigo Urkullu lehendakariak maiatzaren amaieran legebiltzarkideei aurkeztu zien Gutxieneko akordioetarako oinarriak dokumentuak jaso du egitasmoa, instituzio-ereduari buruzko kapituluan.

"Lan dokumentua" da, eskema moduko bat, baina administrazioaren "berregituratze sakona" aurreikusten du, Mikel Ormazabal kazetariak El País egunkarian nabarmendu duenez: "Eusko Jaurlaritzak berak onartua du enpresa publikoen sareak 'gardentasun eskasa', 'langileen malgutasun urria' eta 'emandako balorearekiko gehiegizko aurrekontua' dituela. Egoera horren aurrean, Jaurlaritzak sektore publikoaren jarduera birdimentsionatu eta administrazio publikoa arrazionaliatzeko beharra planteatu du".

Gaur egun 60 elkarteren kapitala da %100 Jaurlaritzarena. Haien artean daude: Euskotren, Energiaren Euskal Erakundea (EVE), Sprilur, Osakidetza, EiTB, Uraren Agentzia, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Etxepare Institutua eta Azti eta Musikene moduko fundazioak.

Horiei guztiei, beste 120 erakunde batu behar zaizkie. Haietako erdietan Jaurlaritzak zuzeneko partaidetza du horietan. Tartean daude Hobetuz, Ikerbasque, BEC, Zinemaldia edota Elkargi. Gainerakoetan zeharka hartzen du parte, elkarte eta erakunde publikoen bitartez. Besteren artean, Metro Bilbao, Gurelesa eta Guggenheim Fundazioa daude multzo horretan.

Orotara, hortaz, ia 200 erakunderi eragingo die birdimentsionatze eztabaidak.

Administrazio paraleloa

Javier Olaverri abokatu eta Euskadiko Ezkerrako legebiltzarkide ohia "kontrol publikoaren kontrolpetik ihes egin nahi duten enpresa faltsuek osatutako administrazio paraleloaz" mintzo da, El Paíseko kazetariak gogorarazi duen moduan. "Diru-sarrerarik ez duen enpresa ez da enpresa bat, enpresa gisa kamuflatutako administrazio publikoaren delegaritza baizik", dio Olaverrik.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Jaurlaritza
2025eko azaroaren 19
Igarobide ekologikoak eolikoen mehatxupean:
Utzi izaten, utzi pasatzen

Eguneraketa berriak daude