Emakumeen protestak Turkian gobernuak indarkeria matxistaren kontrako ituna utzi ondoren

  • Milaka herritar irten da kalera asteburuan Tayyip Erdoganen gobernuaren erabakiaren aurka. Emakumeen indarkeriaren aurkako Istanbulgo Ituna Turkiako hiriburuan sinatu zen 2011n.


2021eko martxoaren 22an - 16:29
Istanbulen milaka emakume irten da kalera. Irudia: rtve.es.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Manifestaziorik jendetsuenak Istanbulekoak izan dira, prentsa agentzien arabera. Indarkeria matxistaren aurka borrokatzen duten elkarteek salatzen dutenez azken hamarkadan emakumeen hilketa matxistak hirukoiztu egin dira Turkian, eta urtean 300 inguru izaten dira hildako emakumeak.

Familia “balioen” alde, homosexualitatearen kontra

Tayyip Erdogan presidenteak sinatu du Turkia itunetik kanpo uzten duen dekretua, legebiltzarretik pasa gabe. Turkiako Gobernuaren arabera, “ Istanbulgo Ituna, hasieran emakumea babesteko pentsatuta zegoena, homosexualitatea normaltzen saiatzen ari den jende talde batek bahitu du, eta hori Turkiaren gizarte eta familia balioen kontrakoa da”.

Istanbulgo Ituna Europako Kontseiluak bultzatu zuen, eta 2011n sinatu zuten lehenbizikoz hamalau estatuk Istanbul hirian. Turkia Europa Batasunetik kanpoko estreinako sinatzailea izan zen. Nazio Batuen Erakundea Turkiako Gobernuaren erabakiaren aurka azaldu da. Itunetik irtetea “atzeraka” dela eta Turkiako emakumeak “arriskuan” jartzen dituela adierazi du Europako Kontseiluko idazkari nagusi Marija Pejcinovic Buricek.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Berriketa gutxi
Zer gertatzen zaigu gizonei?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.