Emakumeen onespena, sexu erasoen aurkako Espainiako lege aurreproiektuaren ardatz

  • “La Manada” auziak hasiera batean sexu gehiegikeriatzat jo zuen Sanferminetako bortxaketa, ez sexu erasotzat, eta halakoak saihesteko lege aurreproiektua onartu du Espainiako ministroen kontseiluak. Emakumeak ez badu libreki eta modu argian onespenik ematen, sexu askatasunaren kontrako erasoa izango da legez.


2020ko martxoaren 3an - 16:38
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Proiektuak bidea egin behar du oraindik eta Diputatuen Kongresuan eztabaidatuko da, baina aurrera ateraz gero, Espainiako Zigor Kodearen 178. artikulua moldatuko da eta ezarriko da “pertsona baten onespenik gabe bere sexu askatasunaren aurkako edozein ekintza sexu erasoa” izango dela eta urte batetik lau urtera arteko espetxe zigorra izango duela. “Ez dago onespenik biktimak ez badu libreki eta modu garbian adierazi ekintza horretan parte hartu nahi duela”. Alegia, Irene Montero Berdintasun ministroak adierazi duenez, “bai soilik izango da bai”.

Ekintzaren arabera, zigorrak handituz joango dira, baina Monterok nabarmendu du zigorrak baino gehiago indarkeria prebenitzea dela helburua, baita biktimaren erreparazioa bideratzea ere.

Biktima umiliatzea, beldurtzea edota jarrera eta proposamen sexualak ere delitu arinak izango dira eta erasotzailearentzako zigorrak ezberdinak izango dira, hala nola komunitatearentzat lanak egitea edota isuna ordaintzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!