Emakume batek salatu du bortxatu egin dutela Iruñeko taberna batean

  • 50 urteko gizonezkoa atxilotu dute bortxaketa egotzita, eta karguekin aske utzi du Iruñeko guardiako epaileak. Igandetik astelehenerako gauean gertatu zen erasoa.

Iruñeko guardiako epaileak aske utzi du 50 urteko gizonezkoa, karguekin. Biktimarenganako urruntze-agindua ezarri dio.

2023ko apirilaren 18an - 11:25
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Emakume batek salatu du gizon batek Iruñeko Sanduzelai auzoko taberna batean bortxatu duela. Igandetik astelehenerako gauean gertatu zen erasoa, eta Udaltzaingoak 50 urteko gizonezkoa atxilotu du, erasoa egotzita. Iruñeko guardiako epaileak aske utzi du atxilotua, karguekin. Biktimarenganako urruntze-agindua ezarri dio.

Doctor Juaristi kaleko taberna bateko komunean izan zen erasoa. Gero, alde egin zuen gizonezkoak, eta emakumeak tabernan laguntza eskatu ondoren, handik ordu batzuetara atxilotu zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!