Emakume batek Iruñeko kiromasajista bat salatu du sexu abusuengatik

  • Iruñeko 2. Instrukzio Epaitegiko epaileak ikerketa abiatu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez. Aurrez, beste bi bezerok salaketa bana aurkeztu zuten bere kontra. Zentroa itxi edo ez aztertzen ari dira.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko maiatzaren 14an - 09:14

Emakume batek Iruñeko kiromasajista baten aurkako salaketa aurkeztu du, sexu-abusuak leporatuta. Horren harira, Iruñeko 2. Instrukzio Epaitegiko epaileak ikerketa abiatu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez. Halaber, aurrez, beste bi bezerok salaketa bana aurkeztu zuten bere kontra. Salaketa baten kasuan, duela gutxi ospatu zen epaiketa; beste salaketa, ostera, behin-behinean artxibatu egin zuten. 

Orain izapide judizialak abian dira. Magistratua Espainiako Poliziari, Foruzaingoari, Guardia Zibilari eta Iruñeko Udaltzaingoari zuzendu zaie balizko biktima gehiago identifikatzeko izapideak egin ditzaten. Beste biktima batzuen berri izatekotan, salaketa jarri nahi duten ala ez galdetzea ere eskatu die. 

Bestalde, epaileak hiru eguneko epea eman die fiskalari eta auzian aurkeztu diren aldeei, auzipetuak bere lan-jarduna egiteko erabiltzen duen tokia itxi egin behar den ala ez galdetuz. Delitua berriro egiteko arriskua dagoela irizten dio. 

016 telefonoa 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu 016 telefono zenbakia erabil dezakezu salaketa egiteko.  Doakoa da eta ez du arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du, eta CC-by-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Gasteizen atxilotutako gizona espetxera bidali dute, bikotekidea labankadaz hiltzen saiatzeagatik

Astearte honetan, herritarrek eta erakundeek erasoa gaitzetsi dute udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean.


Eguneraketa berriak daude