Emakume batek bortxaketa salatu du Durangon

  • Ostiralean salatu zuen erasoa emakumeak. Erasotzailea 48 urteko gizona da, eta larunbatean atxilotu zuen Ertzaintzak.

Eraso matxisten aurkako elkarretaratzea Durangon (Argazkia: Andereak)

2020ko abuztuaren 26an - 09:50
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bortxatu egin dutela salatu zuen emakume batek ostiralean Durangon. Jakitera eman denez, erasoa etxebizitza batean jazo zen.

Bortxaketarekin lotuta, Ertzaintzak larunbatean 48 urteko gizonezko bat atxilotu zuen sexu askatasunaren aurkako delitua leporatuta.

DAFA Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak elkarretaratzea deitu du erasoa salatzeko. Mobilizazioa ostegunean egingo da, 20:00etan Landako Gunean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!