Ostiralean salatu zuen erasoa emakumeak. Erasotzailea 48 urteko gizona da, eta larunbatean atxilotu zuen Ertzaintzak.
Bortxatu egin dutela salatu zuen emakume batek ostiralean Durangon. Jakitera eman denez, erasoa etxebizitza batean jazo zen.
Bortxaketarekin lotuta, Ertzaintzak larunbatean 48 urteko gizonezko bat atxilotu zuen sexu askatasunaren aurkako delitua leporatuta.
DAFA Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak elkarretaratzea deitu du erasoa salatzeko. Mobilizazioa ostegunean egingo da, 20:00etan Landako Gunean.