Emakume bat larri dago bikotekide ohiak jipoitu eta su eman ondoren

  • Ertzaintzak gizon bat atxilotu du ostegunean Bilboko Deustu auzoan, bikotekide ohiari eraso egin eta erredurak eragitea leporatuta. Emakumea larri dago Gurutzetako ospitalean.

Argazkia: Dani Blanco / ARGIA.

2023ko martxoaren 31n - 09:39

63 urteko gizon bat atxilotu du ostegunean Ertzaintzak Bilboko Deustu auzoan, bikotekide ohiari eraso egin eta erredurak eragitea leporatuta. EFE agentziak informatu duenez, testigantzen arabera, su eman dio emakumearen arropari. Aurpegian kolpeak ere jaso ditu eta larri dago Gurutzetako ospitaleko erredura larrien unitatean.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, emakumea laguntza eskatzen hasi zen, eta horri esker bizilagun batek artatu zuen. Erasoa sufritu duen emakumeak ertzainei jakinarazi die bikotekide ohia izan zela erasotzailea.

Berdintasunaren, Justiziaren eta Gizarte Politiken Sailak gogorarazi du emakumeen eskura dagoela indarkeria matxistaren biktimei informazioa eta laguntza emateko 900 840 111 telefonoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Gasteizen atxilotutako gizona espetxera bidali dute, bikotekidea labankadaz hiltzen saiatzeagatik

Astearte honetan, herritarrek eta erakundeek erasoa gaitzetsi dute udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean.


Eguneraketa berriak daude