Emakume bat hil dute Bilbon, eta honen bikotekidea atxilotu

  • Astearte eguerdian aurkitu du emakumea hilda Ertzaintzak. Honekin, zazpi lirateke aurten Euskal Herrian indarkeria matxistagatik hildako emakumeak.

Azaroaren 25ean, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunean, Bilbon egindako manifestazioa (Argazkia: Ecuador Etxea)

2018ko irailaren 25ean - 16:46
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bizilagun batek egindako deia tarteko, Bilboko Ollerietagoiena kaleko 25. zenbakiko etxebizitzara gerturatu da Ertzaintza. Polizia agenteek bertan aurkitu dute Maguette Mbeugouren hilotza, indarkeria zantzuekin.

Ikerketa iturrietan oinarrituta berri agentziek adierazitakoaren arabera, bikotekide zuen gizonak lepoa moztu dio 25 urteko emakumeari, honen bi haurrak bertan zirela. Gizonezkoa Mutrikun atxilotu dute arratsaldean.

Mobilizazioak asteazkenean

Bilboko Udalak gaitzetsi egin du hilketa, eta elkarretaratzea deitu du asteazken goizean, 10:30etan. Emakundek ere elkarretaratzean parte hartzeko deia bultzatu du salaketa egitearekin batera.

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak manifestazioa deitu du egun berean Bilbon. 20:00etan abiatuko da Atxuri auzoko Enkarnazio plazatik.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!