Elorduy zahar-egoitzako kutsatu-kopurua 41ekoa da daborduko, horietatik zortzi behargin

  • 22-23 aste-akabuan ezagutu zen Barrikako Elorduy zahar-egoitzan koronabirus-agerraldia egon zela: 33 positiboren berri eman zuten orduan, baina kopurua 41era igo da dagoeneko, hasiera batean negatibo eman zuten pertsona batzuen proben behin betiko emaitza jakin ostean. Kutsatuetako zortzi bertako langileak dira, eta daborduko ordezkoak kontratatzen hasi dira, eguneroko jardunari eutsi ahal izateko.


2020ko abuztuaren 31n - 11:09
Argazkia: Hodei Torres.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Fernando Ibarra Elorduy Fundazioko kudeatzaileak azaldu duenez, azkenean egoitzako zortzi langilek eman dute positibo (astelehenean beharginei egindako hainbat probaren emaitzen zain zeuden). Ez dute sintomarik baina etxean daude berrogeialdia betetzen; horregatik, egoitzako arduradunek ordezko langileak kontratatzeari ekin diote. Bost lanean hasi dira daborduko, eta beste batzuk zain daude.

"Hain zuzen ere, hastekoak diren ordezko langile horien PCR proben emaitzaren zain gaude", dio Ibarrak. Kontratatutako jendea Zorrozaurreko erietxe batera bidaltzen dituzte testak egitera, momentuz Elorduy egoitzak berak ordainduta, nahiz eta etorkizunean diru hori Osakidetzari erreklamatzeko asmoa duten.   

Egoera "egonkorra" dela dio Fernando Ibarrak, eta positibo gehienek ez dutela sintomarik. COVIDa zuen gaixoetako hil da egunotan, baina ez gaixotasun horren ondorioz, egoitzako arduradun nagusiaren esanetan. El País egunkariari emandako elkarrizketa batean, Ibarrak azaldu du langile jakin batzuek baino ez dutela harremana positibo eman duten egoiliarrakaz. Azken horiek solairu berera eroan dituzte, eta ezin dira beste solairuetara joan; kutsatu gabeak, aldiz, ez dira solairu horretara sartzen. Bateko eta besteko langileak ez dira elkarregaz egoten egoitzaren barruan, solairu bakoitzak bere sarbidea baitu, eta aldagelak ere desberdinak dituzte. Aparkalekuan baino ez dute bat egiten beharginek, eta bata bestearengandik behar bezain beste urrunduta.


Koronabirusa kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.