Elkarretaratzea deitu dute Zornotzan larunbatean egindako eraso homofoboa salatzeko

  • Zornotzako Udalak eraso homofoboa gaitzesteko oharra kaleratu du, eta astelehenean 18:30ean udal plazan egingo den protestara deitu dituzte herritarrak. Udalak eman du erasoaren berri, eta Ertzaintza ikertzen ari da gertatutakoa.


2022ko maiatzaren 2an - 16:50
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“LGTB+ kolektiboaren aurkako indarkeria pertsona horien duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren aurkako eraso larria da; ondorioz, giza eskubideen urraketa larria eta onartezina da”. Zornotzako Udalak ohar batean salatu du asteburuan herrian egindako eraso homofoboa, eta “edozein indarkeria mota” gaitzetsi dute.

Halaber, herritarrak deitu dituzte astelehenean udaleko plazan elkartzera 18:30ean, erasoa "irmoki" salatzeko. Ez dute informazio gehiagorik eman gertatutakoari buruz, baina Ertzaintza erasoa ikertzen ari da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Homofobia
2025eko maiatzaren 21
Meloi saltzailea
Konbertsio terapiak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!