Bikote homosexual batek eraso homofobo eta arrazista jasan duela salatu du Villabonan

  • Gazte talde batek jipoitu eta irain homofobo zein arrazistak egin zizkietela salatu dute biktimek, larunbat gauean taberna batetik ateratzean Villabonan (Gipuzkoa). Lakuako Segurtasun Saila gertatutakoa ikertzen ari da.


2023ko maiatzaren 16an - 11:25
LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko egunean manifestazioa Donostian. Argazkia: Irutxuloko Hitza.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak asteartean jakinarazi du eraso homofoboagatik eginbideak ireki direla, larunbatetik iganderako gauean Villabonan (Gipuzkoa) gertatutako erasoa ikertzeko.

Biktimek azaldu dutenez, taberna batetik atera berri ziren, eta hamabost gazte inguru oihuka hasi zitzaizkien. Urruntzen saiatu ziren, baina bietako baten izebari ukabilkada bat eman zioten. Orduan, izebari laguntzera joan zirenean, ostikadak eta ukabilkadak jaso zituztela salatu dute. Polizia bertaratu arte jipoitu zituztela diote.

Mutiletako batek konortea galdu zuen, eta ospitaleratuta egon da astelehenera arte. Sudurra birmoldatu behar izan diote, eskumuturra hautsita dauka eta ahoan hamabost puntu eman dizkiote. Beste mutilak aurpegian ebakiak eta hematomak ditu. Izebak, berriz, begian hematoma du, jasotako ukabilaren ondorioz.

Biktimek adierazi dute "erasotzaileak salatzeagatik errepresaliak jasateko" beldur direla.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Homofobia
2025eko maiatzaren 21
Meloi saltzailea
Konbertsio terapiak

Eguneraketa berriak daude