Elantxoben eta Bilbon eraso LGTBfoboak salatu dituzte

  • Bermeoko Udalak Elantxoben larunbatean gertatutako erasoa gaitzetsi du, eta Anitzak Bilbao LGTBIQ+ elkarteak asteartean Bilbon gertatutakoa.

Bermeoko udaletxearen fatxada. Argazkia: Bermeoko Udala.

2023ko uztailaren 26an - 07:33
Azken eguneraketa: 10:11
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Joan den larunbatean, Elantxobeko Madalena jaietan, gazte batek eraso homofoboa jasan duela salatu du. Bermeoko Udalak gertatutakoa bere sare sozialetatik gaitzetsi du, biktimari babesa adieraziz eta eraso gehiago ez duela onartuko esan du.

Bilboko San Inazio auzoan, asteartean, Anitzak Bilbao elkarteak eraso transfoboa salatu du. Biktimak erasotzailea “ella, ello o lo que seas” esaten hasi zitzaiola salatu du, eta “zuzenean transfobo bihurtu zen nik ezertxo ere esan gabe”, dio. Elkarteak sare sozialetatik adierazi du erasoak beti gaitzetsiko dituela.


LGBTfobia kanalean gehiago
2025eko martxoaren 5
85

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.