Urruntze agindua ezarri diote Villabonako eraso homofoboaren harira epaitutako bati

  • Asteartean deklaratu dute joan den asteko eraso homofoboarekin lotutako ustezko erasotzaileek eta biktimek. Ekainaren 21ean izango da hurrengo saioa.


2023ko maiatzaren 24an - 10:09
Villabona eta Zizurkilgo udalek erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu zuten. (Argazkia: Tolosaldeko Ataria)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urruntze agindua ezarri diote Villabonako eraso homofoboaren harira epaitutako ustezko erasotzaileetako bati. Poliziak identifikatutako erasotzaileetatik bik deklaratu dute asteartean Tolosako epaitegian, baita erasoa jaso duten bi pertsonek, haietako baten izebak eta lekuko batek ere bai. 

Epaileak aurreratu duenez, kasua lesio delitu gisa epaitzen jarraituko du. Hurrengo saioa ekainaren 21ean izango da, eta bitartean auzi-medikuak bikoteak dituen kalteak aztertuko ditu. 

Eraso homofoboa

Maiatzaren 14ko goizaldean, Kolonbiako bikote batek salatu zuen Villabonan (Gipuzkoa) gazte talde batek jipoitu egin zituela. Adierazi zuten erasoaren aurretik tabernan "marikoiak, atzerritarrak, hau ez da zuen lekua; alde hemendik!", gisako oihuak egin zizkietela hamabost gazte inguruk. Azaldu dutenez, tabernatik ateratzean haiekin zegoen izebari ere ukabilkada bat eman zioten, eta bikotea Polizia gerturatu arte jipoitu zuten.


Homofobia kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 21
Meloi saltzailea
Konbertsio terapiak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...