Elkarretaratzea deitu du Mungiako Udalak asteburuko sexu erasoa salatzeko

  • Asteburuan sexu erasoa salatu duen bilbotarra babesteko eta erasoa salatzeko hamar minutuko elkarretaratzea deitu du Mungiako Udalak.


2019ko urriaren 14an - 10:02
Getxon gertatutako sexu eraso baten ondoren egindako elkarretaratzea. Argazkia: EITB.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

39 urteko emakume bilbotarrak larunbat goizaldean salaketa jarri zuen sexu erasoa jasan zuelako. Emakumeak adierazi duenez, gizon batek bere etxera eraman zuen eta han sexu erasoa egin zion. Ertzaintzak eta Udaltzaingoak hara joan eta 45 urteko gizona atxilotu zuten. Epailearen aurrean deklaratu du eta aske geratu da kautelazko neurririk gabe.

Mungiako Udalak, adierazpen instituzional bidez, sexu erasoa salatu du, emakumeari behar duen laguntza eskaini dio eta emakumea artatu duten larrialdi taldeak zoriondu ditu.

Elkarretaratzea egingo dute Mungian 19:00etan.


Sexu Erasoak kanalean gehiago
2026ko irailaren 2
Adriana Muñoz, Guatemalako Otrans erakundeko kidea
"Demokraziak emakume transak ahazten jarraitzen du"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...