Europako Funts Sozialen ataletik Elikagaien Bankuetara bideratzen zuten urtero dirua eurek bidera zezaten janaria behar gehien duten herritarren artean. Aldaketa iritsi da kudeaketara orain: adin txikikoak dituzten familiei diru-txartelak emanen dizkiete produktuak erosteko. 130 eta 220 euro arte izanen dute, familien ezaugarrien arabera, hilero oinarrizko jakiak eskuratzeko.
Elikaduraren Nazioarteko Eguna izanen da asteazkenean eta Pobreziarekin Amaitzeko Nazioarteko eguna ostegunean. Ingurumari horretan, zenbait aldaketa iristen ari dira Europatik pertsona zaurgarrienei gutxieneko elikagaiak izan ditzatela ziurtatzeko. Orain arte Europatik zetorkion, adibidez, Elikagaien Bankuari diru-funts garrantzitsua. Elikagaien Bankuek kudeatzen zuten euren erabiltzaileen artean elikagaiak banatzeko. Bada, horixe aldatu eginen dela iragarri dute: zuzenean familia zaurgarrienetara bideratuko dute dirua Europako Funts Sozialen ataletik: txartel bat jasoko dute adin txikikoak dituzten familia zaurgarrienek. Txartel horrekin erosketa egitera joaten ahalko dira zuzenean: 130 euro eta 220 euro artean izanen dute oinarrizko produktuak eskuratu ahal izateko, zenbatekoa, familiaren ezaugarrien araberakoa izanen da.
Indarrean da dagoeneko txartel banaketa berri hori. Iraila arte gurean 290 familiak dute halako bat hilero erabiltzeko. Guztira, laguntza hori beharko luketenak hori bai, 314 dira. 2024rako aurrekontua 1,2 milioi eurokoa da. Orain arte, txartel horien erabiltzaileen artean erdia adin txikikoak dira eta gutxieneko prestazioa jasotzen duten hamarretik zortzi emakumeak. Pasa den maiatzean hasi ziren laguntza modu berri honetan banatzen: bi familiarekin lehenbizi eta uztailaz geroztik 290 familiak erabiltzen dute.
Aldaketa sumatuko dute noski Nafarroako Elikagaien Bankuan, baina ez da kaltea handiegia izanen Marisol Villar Nafarroako Elikagaien Bankuko presidentearen ustez. "Guk jasotzen ditugun laguntzen artean Europatik zetorrena %8 baino ez zen. Eragina ez da horrenbesterako izanen". Beraz, orain, diote, zerbitzua okerragoa izan daitekeela, esfortzu handiagoa egin beharko dutela euren erabiltzaileen artean elikagai sorta "osoa" izan dadin ziurtatzeko.
Kaleko Afari Solidarioak (KAS) egitasmoko kidea da Ixiar Gonzalez Gurrutxaga. Donostiako Udalak asteazkenean debekatu egin die behar dutenentzako otordu beroak eskaintzen jarraitzea. 18:00etan prentsaurrekoa deitu dute beren erantzunaren berri emateko. "Hiru aukera ditugu:... [+]
Donostiako Kaleko Afari Solidarioak (KAS) taldeak ezin izango ditu otorduak eman ostegunetik aurrera, Egian behintzat. Hala jakinarazi diete udaltzainek asteazken iluntzean, ahoz, antolatzaileei, baimenik ez dutela eta Donostiako Udalaren erabakia dela argudiatuta. Asteazken... [+]
Bizi garen mundu frenetiko zein zorabiagarri honetan, pixkanaka gertatzen diren gizarte-aldaketak batzuetan antzemanezinak, garrantzirik gabekoak edo hutsalak direla iruditzen zaigu. Hala ere, ez da horrela, eta jakitun izan behar dugu tentuz jokatzeko. Horren adibide, azken... [+]
EAEko haurren %6,4ak eta Nafarroakoen %10,2ak ikusmen pobrezia du. Visión y Vida elkarte espaniarrak egin du estatuko azterketa. Txostenaren arabera, ikusteko arazoak dituzten haurren eragozpen larriena da ez duela minik egiten, eta familiek, baliabide ekonomikorik ez... [+]
Oxfam Intermon-en txostenak ohartarazi du planetak dituen erronka handienei, hala nola krisi klimatikoari, eta pobrezia eta desberdinkeria iraunkorrari aurre egiteko ahalegin globalak mehatxupean daudela. “Boterea ultraaberatsen eta megaenpresen eskuetan pilatzen ari... [+]
Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.
Donostian, 300 pertsona baino gehiago “pobrezia eta muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute Kaleko Afari Solidarioak (KAS) eta Hiritarron Harrera Sarea taldeek. “Michelin izarrak dituzten zortzi jatetxe dituen hirian eta Basque Culinary Center... [+]
181 milioi haur inguru bizi dira egoera larrian eta gobernuz kanpoko erakundeak dio hilgarria izan daitekeen desnutrizio-motaren bat jasateko %50 aukera gehiago dutela. Desberdintasunak, gatazkak eta krisi klimatikoa dira arrazoi nagusiak.
Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.
Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.
Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]
Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]
Populazioaren %10,9 bazterkeria egoeran dago, eta %14,5 arriskuan, biak Espainiako Estatuko daturik txikienak Arope tasaren arabera, Unai Hualde Foru Legebiltzarreko lehendakariak azpimarratu duenez.