Elikagaiak eta koronabirusa

  • Benetan kuriosoa, elikagaiez ari dira eta lehen sektoreko protagonistak ez dira inondik inora ageri. Elikagaiak ekoizten dituztenak desagertuta daude mezuetan; bai baserritarrak, bai arrantzaleak, desagertuta.


2020ko apirilaren 1ean - 11:18
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bitartekotzaz ari dira. Nire iritzian, Euskal Herrian, ez politikoki, ez ekonomikoki ez zaio arazoari heltzen. Eta gaur egun arazoa ez da elikagaien segurtasuna, ezta elikagaien gabezia ere. Arazoa elikagaien monopolioa da eta bere mezua zeinen esku dagoen eta etorkizunean ere zeinenean egongo den.

Koronabirusa globalizazioak ekarri omen du… Bestalde, gaur egun pertsonentzat fronterak ixten ari dira eta Euskal Herria bitan banatzen ari dira. Pertsonentzat ari dira ixten, ez elikagaientzat. Izan ere, elikagaiak atzerritik hona ekartzeak ez al du, bada, orain eta etorkizunean ere inolako arriskurik edukiko ez Hegoaldean, ez Iparraldean? Elikagaiak bakarrik etorriko al dira, bada, etorkizunean; garraiorik gabe? Eta klima aldaketarekin ez al dauka, bada, zerikusirik honek guztiak? Elikagaiak munduko beste muturretik gurera ekartzen jarraituko dugu betiko moduan?

Agian, betikoa falta da: gogoeta sakona falta da lehen sektorearekiko, bertoko baserritarrarekiko, arrantzalearekiko, transformazioko bertoko enpresekiko, (hiltegiak eta abar luze bat…). Eta ez, ez naiz ari elikagaien autarkiaz Euskal Herrian, ez. Elikagaien mundua lehen sektoreko protagonistengandik urruntzen badugu, inoiz ez garela zuzen ibiliko esaten ari naiz.

 
Eneko Egibar Artola.
Albaitaria eta politologoa
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude