ELB

ELB nagusi ipar Euskal Herrian

  • Paueko Laborantza Ganberako hauteskundeetan, laborarien %54ko parte hartzearekin, FDSEAk departamenduko bozen %54 kausitu du. Ipar Euskal Herriko datuak ez dira ofizialki jakinarazi, baina ELB sindikatuak dionaz %54,9ko emaitza lortu du.


2019ko otsailaren 08an - 11:25
Argazkia: IEHko Hitza

Ohikoa den bezala, Paueko Laborantza Ganberako hauteskundeetan departamenduko emaitzak bakarrik ezagutarazi dira, ez Ipar Euskal Herrikoak. Baina ELB sindikatuak departamenduko laborarien parte hartzearen datua baliatu du bere lurraldean kalkuluak egiteko: “Gehiengoan izaten segitzen dugu Ipar Euskal Herrian bozen %54,9arekin, departamenduko parte hartzearen heina aplikatzen bada euskal bozkazaleei. Parte hartze azkarragoa aplikatuz ere Ipar Euskal Herrian (+4 puntu 2013an bezala), %51 gainditzen du ELBk”.

Departamendu mailan haatik, laborarien ordezkari izateko diren 18 aulkietatik 14 FDSEA sindikatuak bereganatu ditu. ELBk aitzinetik jakinarazi zuen ez dituela bere ordezkariak Pauera igorriko.

Laborarien ordezkariez gain langileen ordezkariak ere hautatuak izan dira hauteskundeetan eta lehen aldiz zerrenda bat aurkeztu duen LAB sindikatuak ordezkari bat ukanen du Laborantza Ganberan.

Albiste hau ipar Euskal Herriko Hitzak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ELB
Espekulazioaren kontra errepideak moztu dituzte Donibane Lohizunen eta Baionan

Senpereko Olha etxearekin espekulatzea eta lurraren erabilera pribatizatzea salatu dituzte, besteak beste. Donibane Lohizuneko geltoki pareko errepidea eta Baionako A63 autobidera ematen duen biribilgunea moztu dituzte. Ostia sarea, ELB, Lurzaindia eta Senperetarren Kolektiboak... [+]


Senperen okupaturiko etxearen erosle Adam enpresaren jarrera salatu dute

Donibane Lohizuneko Adam makarroien enpresa ezagunaren jabea da eroslea. Elkarretaratzea burutu dute bere denden aitzinean, baina saltokiak itxirik kausitu dituzte, protestaren berri ukanik ateak lehenago itxirik jabeak. Astearteaz geroztik dabiltza Senpereko etxea okupatzen,... [+]


Hegazti gripeaz Frantziako Gobernuak egin duen kudeaketa salatu du ELBk

Animalien osasunaz arduratzen den DDPP departamendu mailako zerbitzuak Pauen dituen bulegoak okupatu dituzte ekainaren 8an, ELBk eta Biarnoko Modef eta Confederation Paysanne sindikatuek ere. Poliziak kanporatu ditu.


2023-06-02 | Euskal Irratiak
Hegazti kutsatuak Behe Nafarroara ekartzearen lanjeraz ohartarazi du ELBk

ELBk berriz ere bere arrangurak agertarazi ditu hegazti gripeari begira. Euskal Herriko Laborarien Batasunak jakitera eman duenez, iragan hiru asteetan 70 kutsadura kasu aitortu dira Aturri arroko etxaldeetan, horietatik 50 Gersen, hemezortzi Landetan eta bi... [+]


Akitania Berriak artzaingoaren sustengatzea uzten ote du?

2022ko uztailaren 8an Akitania Berria eskualdeak mendiari eta artzaingoari lotu 2023ko proiektu deialdiak aurkeztu zituen . Aldaketen artean bortuetan tropen zaintzeko laguntza atxemaiten da, orain arte «7-6-B Bortuko eremuen balorizatzea» izenarekin zena eta oraitik... [+]


Eguneraketa berriak daude