Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

  • Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko urtarrilaren 16an - 17:05
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Sebastien Uthurriage eta Iban Pebet (FDSEA-JA), Maritxu Lopepe eta Julen Perez (ELB) eta Jean Pierre Suhit eta David Suzanne (Coordination Rural) hautagaiek parte hartu zuten mahai-inguruan.

Besteak beste, laborari berrien instalakuntza, osagarri krisia, Ossau-Irati sor-markaren geroa, Hirigune Elkargoen politikak, klima larrialdia edota nazioarteko itunak ukan zituzten hizpide. Euskal Hirigune Elkargoak bultzatu nahiko lukeen Laborantzaren Erakunde Publikoaren sorreraren inguruan ere, sindikatu bakoitzak bere ikuspegia eman zuen.

 


Laborantza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...