Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

  • Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.

Christels / Pixabay

2025eko martxoaren 3an - 09:38
Azken eguneraketa: 14:29
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Otsoa Ipar Euskal Herrira etortzearen "ondorio larriak" salatu ditu sindikatuak: "kanpoko hazkuntza arriskuan" jartzen duela eta laborantzaren "industrializazio fenomenoa azkartzen" duela ohartarazi du. Pirinio Atlantikoetako Prefeturari leporatu dio ez duela onartu nahi "egoeraren larritasuna", eta "otso kopuruaren igoeraren aldeko erabaki politikoak" babestu dituela.

Otsoaren presentziak hazleengan dituen "eragin psikologiko larriak" direla eta, sindikatuak prefeturari exijitu dio "artaldeak babesteko neurriak eta bere ardurak" har ditzan. ELBk nekazariek "harraparien aurrean beren tropa babesteko duten eskubidea" aldarrikatu du, eta euren alde egiten jarraituko duela berretsi du.

Lehen aldiz 2022tik

Mendizale batek asteburuan grabatutako bideo bat aztertuta baieztatu du prefeturak animaliaren presentzia, ohar batean. Landibarren (Nafarroa Beherea) agertu zen otsoa Ipar Euskal Herrian azken aldiz, 2022an. Prefeturak gogorarazi du legez kanpokoa dela otsoa hiltzea, espeziea babestua baita: hiru urteko kartzela zigorra eta 150.000 euroko isuna ekar ditzake zigor gisa.

Irudiak: Sud Ouest

Portadako irudia: kazeta.eus


Mendiak kanalean gehiago
2025eko ekainaren 4
Gora beti

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...