Hegazti gripeaz Frantziako Gobernuak egin duen kudeaketa salatu du ELBk

  • Animalien osasunaz arduratzen den DDPP departamendu mailako zerbitzuak Pauen dituen bulegoak okupatu dituzte ekainaren 8an, ELBk eta Biarnoko Modef eta Confederation Paysanne sindikatuek ere. Poliziak kanporatu ditu.

Ekainaren 8an ELBk, Confederation Paysanne eta Modef sindikatuek egindako okupazioa, Pauen. ELB

2023ko ekainaren 9an - 10:34
Azken eguneraketa: 11:40
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Politika sanitarioen benetako aldaketa" eskatu dute etxalde ttipien ordezkari diren ELB, Modef eta Confederation Paysanne sindikatuek, ekintza baten bidez ekainaren 8an. DDPP departamendu mailako zerbitzuak Pauen dituen bulegoak okupatu dituzte, baina laster kanporatu ditu Poliziak.

Sindikatuen deiari erantzunez, 40 bat laborari elkartu dira ostegun honetan DDPParen egoitzaren aitzinean. Urtero errepikatuz doan hegazti gripearen hedapenari begira Frantziako Gobernuak harturiko neurriak ez dituzte onartzen, etxalde ttipien eta laborantza herrikoiaren kaltetara doazelako. Azkenean, agroindustriaren alde doazen aterabideak dituzte ikusten orain arteko politika sanitarioetan. Sindikatuek ohartarazten dute hegaztiak ezin direla beren eremu hetsietatik atera, baina ondotik, eritasunaren hedapena gelditzeko neurririk ez dela: "Administrazioak gune kutsatuetarik eremu sanoetara eramaten ditu abereak, kutsatuak diren guneen eta hiltegiaren artean diren etxalde guziak arriskuan jarrita". Osasuntsu diren milioika hegaztiren hiltzea dakarren prebentzio-politika ere salatu dute sindikatuek.

Gaurko egunean, Ipar Euskal Herriko, Biarnoko, Landetako eta Gers departamenduko 80 bat hazkuntza dira kutsaturik eta kutsadurak erritmo handian doaz zabalduz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hegazti gripea
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!