ELA: "133 enpleguren azpikontratazioak Euskaltel desegiteko prozesua sendotzen du"

  • ZTE konpainia txinatar erraldoiaren parte izatera pasako diren Euskalteleko 133 langileen subkontratazioak, "lan eskubideen galera" ekarriko duela salatu du ELA sindikatuak.


2014ko azaroaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
ZTE eta Euskalteleko ordezkariak, hitzarmenaren aurkezpenean (Argazkia: Parkeen Sarea)

Bi konpainiek sinatutako hitzarmenak 10 urteko iraupena du. Euskaltelek dituen 540 langileetatik 133 pasako dira ZTE enpresan, orain arteko lan-baldintza eta soldatari eutsiz, konpainiako ordezkariek azaldu dutenez.

ELAren hitzetan, "harrigarria da Euskaltel desegiteko prozesua iritzi publikoari albiste bikain gisa saldu nahi izatea. Zinismoa muturrera eramanda, analista ekonomiko batek idatzi du Euskaltelen erabakia erabiltzaileen onerako izango dela. Baina azken urteetan energia zein telekomunikazioen sektoreetan izan diren pribatizazio prozesuek erakutsi digute enpresen arteko lehia murriztu egin dela, eta zerbitzua garestitzeaz gainera, okerrera ere egin duela. Kontutan izan behar da pribatizatu zen Telefónica dela erabiltzaile-elkarteek gehien salatzen duten enpresetako bat".

Sindikatua kritiko agertu da Euskaltelek hartutako bidearekin: "Arlo publikoak sortu eta bultzatutako proiektu industrial hau, une ekonomiko ezin hobean zelarik (2009-2012 epealdian 230 milioi irabazi ditu), kapital espekulatiboaren esku utzi dute: Holandan egoitza duten bi inbertsio-funtsen esku, alegia".

Informazio gehiago:

Euskaltel eta ZTE enpresen arteko akordioaren gakoak (Eitb.com)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaltel
2022-01-24 | ARGIA
Zamudioko ZTE enpresan akordioa erdietsi eta greba bertan behera utzi dute

ELA sindikatuak hitzarmena defendatzeko deitutako hamar eguneko greba hasi bezperan, akordioa lortu dute Zamudioko ZTEko zuzendaritzarekin. Hitzarmenak soldata-igoerak, lanaldi-murrizketa, aplikatu beharreko gutxieneko soldatak eta telelanaren oinarriak jasotzen ditu. Gauzak... [+]


MásMóvilek Euskaltelen telebista negozioa saldu dio Agile Content enpresari

Operazioak 32 milioi euro utziko dizkio Euskaltelen jabe berriari. MásMóvilek plantilan ere aldaketak egin ditu, eta iragarri du lehendik zeuden hainbat kide mantenduko dituela.


Agur Euskaltel: Akzioen %98 eskuratu ditu MásMóvilek eta 27 milioi euro banatu dituzte 52 pertsonaren artean

Euskaltelek jabe berria dauka: MásMóvil. "Gutxienez bost urtez" mantenduko du egoitza soziala eta fiskala Euskal Herrian. EAJk José María Aznar Espainiako presidente egitea ahalbidetzearen truke sortu zen enpresa duela 27 urte, %100 diru... [+]


Funts putreei aurre egingo dien banku publiko bat sortzea baztertu dute EAJk, PSEk eta PPk Legebiltzarrean

Elkarrekin-Podemosek eta EH Bilduk aurkeztuta, enpresa estrategikoei lagunduko dien banku publiko baten sorrerari buruzko mozioa eztabaidatu dute Eusko Legebiltzarrean. Euren esanetan garrantzitsua da enpresa horiek EAEn errotuta eta funts putreen eraginpetik kanpo egotea... [+]


2021-04-18 | Juan Mari Arregi
Euskaltel: espekulatzeko pizgarriak

MasMovil taldearen bidez Euskaltelen lanpostuak suntsitu eta enpresa deslokalizatuko dute. Une hori iristen denean, zeren eta iritsiko da, orduan ere jasoko dute milioi askoko saria bere zuzendariek. Kapitalaren legea da.


Eguneraketa berriak daude