Euskaltel funts britainiar baten esku: zabalkunde planak eta lanpostuak suntsitzeko arriskua

  • Zegona funts britainiarra bihurtu da Euskaltelen akziodun nagusia. Telekomunikazio enpresaren %20,94 dago bere esku eta Kutxabankek baino pisu handiagoa hartu du –%19,8ko parte hartzea dauka banku fundazioak Euskaltelen–.


2019ko apirilaren 10ean - 09:48
Euskaltelen akziodunen batzar bat.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Apirilaren 3an lortu zuen %20ko jabetza gainditzea eta portzentaje horretatik gora dagoenez, Balore Merkatuen Espainiako Batzordeari komunikatu behar izan dio zenbateko parte hartzea duen Euskaltelen.

Enpresaren administrazio kontseiluan presentzia handiagoa hartu nahi du Zegonak erosketaren ondoren. Euskaltelen kudeaketan ere aldaketak eragin nahi ditu eta zenbait hedabidek argitaratu dutenez, Jazzteleko konseilari delegatu izandako Jose Miguel Garcia sartu liteke enpresaren kudeaketa taldean.

Zegonaren xedea Euskaltel Espainiako Estatuan gehiago hedatzea da, orain arteko zabalkunde-estrategia baino plan erasokorrago batekin –Nafarroan, Katalunian, Leonen, Kantabrian eta Errioxan sartzea zen Euskaltelen egungo asmoa–. Espainiaren konkista horretarako, Zegonak Virgin talde britainiarrarekin akordio bat lortu du marka hori erabiltzeko, baita Orangekin ere, honek Espainiako Estatuan daukan sarea erabiltzeko.

Zabalkunde horrekin batera, murrizketak ere etor litezke lehenbiziko informazioen arabera: kostuak murriztu nahi ditu Zegonak eta horretarako gaur egun Euskaltel taldea osatzen duten hiru enpresen lanak egoitza bakarrean bildu nahi ditu. Gaur egun Euskaltelen ari diren langile ugariren kaleratzea eragingo luke horrek.


Euskaltel kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...