2022-01-24 11:27
ELAk hitzarmena defendatzeko deitutako 10 eguneko greba-txanda hasi bezperan, akordioa lortu da Zamudioko ZTEko zuzendaritzarekin. Hitzarmenak soldata-igoerak, lanaldi-murrizketa, aplikatu beharreko gutxieneko soldatak eta telelanaren oinarriak jasotzen ditu. Gauzak horrela, grebak bertan behera geratu dira. ZTE Euskaltelen azpikontrata nagusia da.

Hala, langile guztiei soldatak igotzea eta gutxieneko soldata 19.000 eurokoa izatea sinatu dute, urtean 20 lanordu libre gehiago izango dituzte eta ETT bidezko kontratazioari muga ezarri zaio. Langilegoaren %5a baino gehiago ezingo da ETT bidez kontratatu eta gehienez 16 asteko iraupenekokontratuak izan ahalko dira. Horrez gain telelanean arautzeko oinarriak eta gehiegiko lanaldia ekiditeko bideak adostu dituzte. Greba bertan behera uztea adostu dute beraz eta orain akoridoa Lan Harremanen Kontseiluan berretsiko dute.

Aldarrikapen,mobilizazio eta greben eraginkortasunaren adibidea da ZTE. Euskaltelen sarearen instalazio eta mantenuaz arduratzen den enpresako langileek 6 greba egun guzatu ziztuzten 2020an prekarietatearen aurka. Azken 3 urtetan soldata igoerarik ez eta prekarizazioa nagusitzen hasi zen Zamudion egoitza duen enpresan: kaleratzeak, ETT bideko kontratzioak, soldata baxuak... Egoeraz nazkatuta hasi zuten borroka bidea ekainean. Abenduan 5 greba egun ostean, urtea 10 greba egun deituz hasi zuten, baina greba egunaren bezperan akordioa erdietsi dute.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.