Ekoizleen soberakinekin kontserbak eginez produktuen bizitza luzatzen

  • Zuriñe Vigalondo Otsoa eta bere alaba Maitane Beltrán de Guevara daude Arabako Ekotarriko proiektuaren atzean. Zuhatzu-Kuartangon baratze ekologikoa egiten du Vigalondoren semeak, eta senarrak, berriz, idiak hazten ditu eredu ekologikoan. “Haien ekoizpenetako soberakinak aprobetxatzea zen helburua 2015ean egitasmoa abiatu genuenean”, azaltzen du arabarrak. "Soberakin" horiek sukaldean prestatu eta beirazko ontzietan kontserbak eginez, produktuak merkaturatzeko beste aukera bat izanen zuten horrela. Geroztik, inguruko baserritarren soberakinak ere ontziratu dituzte. Janariak alferrik ez galtzeko "garbigune" baten modukoa dela diote eta eskualde bakoitzean horrelako batek egon beharko lukeela.


2020ko urriaren 15ean - 08:28
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Zuhatzu-Kuartangoko bainuetxe zaharra kontserbera bihurturik

Semeak eta senarrak ekoiztutako produktuak eraldatzeko toki baten faltan ikusi ziren Vigalondo eta alaba, eta Udalarekin harremanetan jarri ziren herrian zerbait egin zitekeen aztertzeko. Erabilpenik ez zuen bainuetxe zahar batekin egin zuten topo orduan, eta Udalarekin adostasunera iritsi ziren: kontserbak egiteko makinaria lortzeko inbertsioa eginen zuten Ekotarroko kideek, eta, trukean, Udalak eraikina erabiltzen utziko zien denbora baterako.

Tresneria eta ekipamendu guztia eskuratu, Markina-Xemeingo eraldatze gune batean prozesua nola egin ikasi, eta etxeko produktuekin jakiak ontziratzen hasi ziren ama-alabak 2015ean: garbantzuak txorixoarekin, haragi-bolak, haragi gisatua, barazki pestoa, tomatea, haurrentzako barazki eta fruitu pototxoak… Hamabost plater ezberdin ontziratzen zituzten hasiera hartan. 2016an azoka batetik bestera mugitu ziren, beraien ontziratutako jaki ekologikoak ezagutzera emateko eta bezeroak lortzeko.

Lur Araba proiektua

2017an, berriz, Eusko Jaurlaritzatik eta Europako Funtsetatik diru laguntza jaso zuen Arabako proiektuak, eta ordu arte etxekoek ekoiztutako produktuak soilik eraldatzeko erabili bazuten gunea, inguruko ekoizleei ere zerbitzu hori ematen hasi ziren. “Ekoizleek askotan ez dute baliabide edota ezagutzarik kontserbak sanitarioki behar diren baimen guztiekin egiteko eta etiketaje guztia egiteko. Laguntza horri esker denbora genuen Arabako hogeita hamar ekoizle baino gehiagori zerbitzu hori eskaintzeko”. Sukaldaria zuten kontratatua, eta ekoizleei beraien "soberakinekin" kontserbak egiten zizkieten.

Vigalondok dio barazkien "garbigune" moduko bat dela Lur Araba proiektua: “Lehen sektoreak iragankorrak diren jakiak sortzen ditu, baina kontserba bihurtuz denbora asko irauten dute. Horregatik diot eskualde bakoitzean horrelako eraldatze gune bat egon beharko lukeela”. 2019an amaitu zen Lur Araba egitasmoa martxan jartzeko diru laguntza, eta beraz, ez dute ekoizle berririk hartzen Ekotarriko gunean. Hori bai, urte hauetan proiektuan parte hartu dutenekin lanean jarraitzen dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2025eko irailaren 22
UAWC hazien bankua Palestinan
Bulldozerrak Palestinako haziak suntsitzen

2025eko irailaren 1
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

2025eko uztailaren 28
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Eguneraketa berriak daude