Ekainean EAEn aurreikusita zegoen hezkuntzako lan-eskaintza publikoa atzeratu egingo da

  • Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak jakinarazi du gradu amaierako lan, master amaierako lan, doktore tesi, praktika, ebaluazio aldi eta hezkuntzako lan-eskaintza publikoak atzeratu egingo direla. Gainontzeko planifikatutako egutegi akademikoari eutsi egingo zaiola esan du.


2020ko apirilaren 08an - 11:12
Cristina Uriarte hezkuntza sailburua artxiboko irudi batean. Argazkia: elEconomista.es.

Ikasturtea ekainaren 30ean amaitzeko asmoa dutela esan du Uriartek, 2. batxilergoko salbuespenarekin, uztailaren lehen astera luzatu baita maila horretako ikasleen egutegia. Eusko Jaurlaritza, Euskal unibertsitateak eta Kalitatearen Agentzia ikasturtea urrutiko prestakuntzarekin osatzeko lanean ari direla gehitu du, baina aurrez aurreko jarduera akademikoa ere izango dela.

Azpimarratu du ez dutela nahi ikasleak “kaltetuta” ateratzea, eta ez dutela aurreikusten inolaz ere koronabirusak ikasturtea errepikatzea, “ikasturtearen bilakaera txarra zeramaten ikasleen kasuetan izan ezik”.

Hezkuntzako lan-eskaintza publikoko frogari dagokionez, Uriartek ez du data berririk iragarri. Eusko Jaurlaritzak froga 2020an egiteko konpromisoa duela gogorarazi du, baina irailaren aurretik egitea "zaila" ikusten duela. Oposaketa horietan 1.148 lanpostu eskaintzen ziren; horietatik 1.021 Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat, eta 127 Lanbide Heziketakoentzat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude