EHU

EHUk langileen eta ikasleen posta elektronikoaren zerbitzua pribatizatu nahi duela salatu dute

  • Pribatizazioari Stop plataformak agerraldia egin du asteazkenean Euskal Herriko Unibertsitatearen Ibaetako kanpusean.


2020ko uztailaren 16an - 10:24
Stop Pribatizazioa plataformak agerraldia egin du EHUko Ibaetako kanpusaren aurrean (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Zuzendaritza aspalditik unibertsitateko hainbat oinarrizko zerbitzu pribatizatzen ari da. Horien artean, Informazio eta Komunikazio Teknologien zerbitzua, posta elektronikoak kudeatzeaz arduratzen dena”, salatu dute. EHUko zuzendaritzak langileen eta ikasleen posta elektronikoak Microsoft Office 365-era migratu nahi ditu, “erabiltzaileei beste aukerarik eman gabe”.

“Komunitate horren parte diren hainbat pertsonak Pribatzazioari Stop Plataforma sortzea erabaki genuen proiektu horren ondorioez kezkatuta: datu pertsonalak, proiektu eta ikerketen emaitzak enpresa pribatuen esku uztea; multnazional baten produktuekiko menpekotasuna; EHUren izaera publikoaren galera, eta EHUren dirua azpikontratazioetan xahutzea”, azaldu dute. Pasa den ekainean sinadurak biltzen hasi ziren, eta dagoeneko plataformaren adierazpenak 700 atxikimendu baino gehiago jaso ditu. “Unibertsitateko langile, ikasle eta sindikatu, eta norbanako zein elkarteen atxikimenduak dira”.

EHUko errektoreari ondorengo eskaerak egin dizkiote asteazkeneko agerraldian: “Gure datu pertsonalak enpresa pribatu baten esku ez uztea, IKTen kudeaketan pribatizazioa baztertzea eta software librearen alde benetako konpromisoa hartzea. EHUko zuzendaritzak gure eskakizunei emango dien erantzunen zain geratzen gara. Erantzun horiek ez genituzke hitzez jaso nahi baizik eta gure eskaeren alde egiten duten ekintzez”.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

EHU kanalean gehiago
2026ko ekainaren 30
Goizean argi
Eutsi

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...