EHU

EHUk behera egin du Shangaiko rankingean eta 500 unibertsitate onenen artean da

  • ARWU Academic Ranking of World Universities rankingean hiru urtez kokatu da 400 unibertsitate onenen artean, baina aurten 401 eta 500 onenen tartera jaitsi da. Unibertsitateen ikerketen eragina eta nazioarteko prestigioa neurtzen dute rankingean, baina horretarako Nobel sarien eta artikulu zientifikoen produkzio kopuruak baino ez dituzte hartzen kontuan.


2023ko abuztuaren 16an - 07:58
Azken eguneraketa: 2023-08-19 12:45:20

Shangaiko Jiao Tong unibertsitateko ARWU rankingean azken hiru urteetan Euskal Herriko Unibertsitatea 301 eta 400 unibertsitate onenen artean egon da, baina aurtengo rankingean 401 eta 500 hoberenen artean kokatu dute.

Bestalde, Espainiako Estatuko bederatzi zentro daude 500 onenen artean, baina horietako bat berak ere ez du lortu lehenengo ehun onenen artean sartzea.

Eva Ferreira EHUko errektoreak “unibertsitate onenen taldean jarraitzeko eta posizioak igotzeko helburuari eusteko egindako talde lana" eskertu nahi izan du bereziki, "gure komunitate akademikoarena”. Otsailean, Shangaiko zerrendan 300 onenen artean sartzeko apustua egin zuen. 

Nobel Sari kopuruak, ebaluzio irizpide

Hala ere, unibertsitateak ebaluatzeko ranking horrek erabiltzen duen sistemak kritika ugari jaso du.

Zerrendako postua erabakitzeko, aldizkari zientifikoetan, Nature-n eta Science-n, argitaratutako artikuluen kopurua, erakundearen tamainaren araberako errendimendua eta bertan ikasitakoek edo klasea ematen ari direnek lortutako Nobel Sari kopurua hartzen dituzte kontuan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHU
EHUk harremanak hautsiko ditu Palestinako sarraskia gaitzesten ez duten Israelgo unibertsitateekin

EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpena onartu du, Palestinaren alde eta Gazako sarraskiaren aurrean. Hainbat konpromiso hartu ditu, besteak beste, boluntariotza programa bat martxan jartzea, errefuxiatuen arreta zabaltzea eta giza eskubideen inguruko gogoeta sustatzea. Harreman... [+]


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-12 | Hiruka .eus
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute

Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude