EH Bilduk ez die osoko zuzenketarik jarriko Jaurlaritzaren 2022ko aurrekontuei

  • Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak iragarri du berria ostiral honetan, Eusko Legebiltzarreko gobernuaren kontrol saioan, “ez dira herri honek behar dituen aurrekontuak, ez dira gure aurrekontuak. Baina horiek hobetzeko lanean ari gara”.


2021eko azaroaren 26an - 14:26
Azken eguneraketa: 15:36
Argazkia: EH Bildu

Iriarteren esanetan, hobekuntzarako zirrikitu bat ikusi dute eta saiatuko dira baliatzen. Azken asteetan negoziatzen ari dira Pedro Aspiazu Ogasun sailburua eta EH Bilduk izendatutako taldea –Maddalen Iriarte bera, Nerea Kortajarena legebiltzar taldeko koordinatzaileak, Pello Otxandiano EH Bilduko programa zuzendaria eta Unai Urruzuno EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren ondokoa–.

Negoziazioen ondoren, EH Bilduk astean erabaki du ez duela osoko zuzenketarik bideratuko, eremu politikoan akordiorik ez badago ere, alor ekonomikoan aukera interesgarriak ikusten dituelako. Naiz-ek hilaren 17an iragarri zuenez, EH Bilduk 118 milioiko proposamen bat egin zion Aspiazuri larrialdi klimatikoa, gizarte politika, erresidentziak eta gazteen alorretara bideratzeko. Jeltzaleak eskaintza murriztu eta 72 milioiko aukera batekin ihardetsi zion. Iker Rioja kazetariak El Diario-n dioenez, 90 milioiko funtsa kudeatzeko aukera ere izango luke EH Bilduk.

Alde biek iragarri dutenez, datozen egunetan jarraituko dute negoziazioekin. Orain arte aurrekontuak onartzeko erakutsitako erabateko oposizioa bertan behera utzi du ezkerreko indarrak eta Jaurlaritzarekin akordioak lortzeko ateak ireki ditu. Espainiako Gobernuaren eta Nafarroako Gobernuaren aurrekontuak onartu zituen 2021ean EH Bilduk, eta iragarri duenez, berdin egingo du Iruñea eta Madrilgo gobernuen 2022ko aurrekontuekin.

Eusko Legebiltzarreko gainerako indar politikoek, Elkarrekin Podemos, PP-C’s-ek eta Voxek osoko zuzenketak aurkeztuko dituztela iragarri dute. Urkullu lehendakariak eskertu egin du EH Bilduren jarrera eta aurrera begira akordioetarako atea irekita dagoela adierazi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aurrekontuak
6.355 milioi euroko aurrekontua lantzen ari da Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuak asteazken honetan onartu du 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua: 6.355 milioi euro. Horietatik 520 milioi finantza gastuetara bideratuko dira (%8,18). Orain arteko aurrekontu handienak dira.


EAEko aurrekontuak onartu dituzte EAJk eta PSEk, oposizioaren zuzenketa bakar bat ere kontuan hartu gabe

EAJko ordezkari Alaitz Zabalak adierazi du oposizioak ez duela konfiantzarik bere zuzenketetan.


2023-01-15 | Mati Iturralde
Zenbakiak

2023ko atarian, 2022ko zenbakiek protagonismo berezi bat hartzen dute; izan ere, urte aldaketarekin batera, beti saiatzen gara kontagailua zeroan jartzen. Errealitate likidoen aroan, zenbakiek ere gure aditasunetik desagertzen dira ―askotan izugarrizko abiaduraz―,  eta... [+]


2022-12-22 | Ahotsa.info
Nafarroako 2023rako aurrekontuek ez diote gizartearen pobretzeari aurre egiten, Eskubide Sozialen Kartak salatu duenez

Eskutitza osatzen duten erakundeek kontzentrazioa egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean, Aurrekontu hauei ez! Pobretzearen aurrean, erreforma fiskala lelopean.


Nafarroako inoizko aurrekonturik handienek ia erabateko adostasunez pasa dute zuzenketa fasea

Abenduaren 22an onartuko dituzte Nafarroako Gobernuko 2023ko aurrekontuak. Navarra Sumak izan ezik, gainerako alderdiek elkar zoriondu dute Legebiltzarrean erakutsitako adostasunagatik. Historiako aurrekonturik handienak izango dira Foru Erkidegoan: 5.749 milioi euro, 2022an... [+]


Eguneraketa berriak daude