Eguberrietako afarien ondoren, 00:30ean etxeratzeko agindua eman du Jaurlaritzak

  • Beste neurri batzuen artean, Eusko Jaurlaritzak iragarri du etxeratze agindua 00:30ean izango dela Gabonetako ospakizun egunetan, eta gehienez 10 pertsona biltzeko aukera soilik abenduaren 24an eta 25ean izango da.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko abenduaren 23an - 09:14
Gotzone Sagardui EAEko Osasun sailburua asteartean hartutako neurriak iragartzen (argazkia: Irekia).

Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) zuzendari bakar gisa laguntzen dion Aholku Batzordearen bileraren buru izan da astearte honetan. Bertan, Covid-19aren pandemiari aurre egiteko aurtengo Gabonetan ezarriko diren neurriak erabaki dituzte.

Bileraren ostean egindako prentsaurrekoan, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak abenduaren 12tik indarrean dauden neurriekiko aldaketak jakinarazi ditu:

Mugikortasuna

EAEren konfinamendu perimetrala bertan behera geratuko da abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 30etik urtarrilaren 1era; egun horietan, autonomia erkidegoen zein probintzien arteko mugikortasuna baimenduta egongo da.

Etxeratze agindua 22:00etatik 6:00etara.

Salbuespen gisa, etxeratze agindua 00:30ean izango da abenduaren 24tik 25era eta abenduaren 31tik urtarrilaren 1era bitarteko gauetan.

Gizarte topaketak

Gehienez 6 pertsona arteko taldeetan biltzeko aukera.

Salbuespen gisa, gehienez 10 pertsona biltzeko aukera egongo da abenduaren 24an eta 25ean; hau da, soilik Gabon Gauean eta Eguberri egunean.

Ostalaritza eta merkataritza

Tabernak, jatetxeak eta merkataritza establezimenduak 18:00etan itxi beharko dira abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an; farmaziak, zerbitzuguneak eta gasolindegiak izan ezik.

Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 5ean ezin izango dira 9:00ak baino lehen ireki.

Abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an, kotilioiak eta Urte Berriko ospakizunak debekatuta mota guztietako establezimenduetan; 20:00etatik aurrera, bertan ostatu hartu eta erregistratuta daudenei soilik eman ahal izango zaie afaria.

Abenduaren 28a baino lehen ostatu hartu ez duen bezerorik ezingo da onartu kanpinetan abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra bitartean.

Txertoa, abenduaren 27tik aurrera

Gainera, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak baieztatu du EAEk abenduaren 27an jasoko dituela Pfizer eta BioNTech enpresek sortutako txertoaren lehen dosiak. Egun horretan bertan hasiko da txertaketa kanpaina.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude