Egitarau oparoa Digitaro biltzarrean, euskarazko komunikazioaren erronkak aztertzeko

  • Ostegunetik larunbatera Digitaro, Euskarazko Komunikazioaren Nazioarteko II. Biltzarra antolatu dute Leioan eta Bilbon. Mahai-inguru, hitzaldi eta aurkezpen ugari prestatu dituzte, euskarazko kazetaritzaren eta komunikazioaren analisia egin eta erronkei buruz gogoeta egiteko. EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailak antolatu du.


2016ko urriaren 18an - 11:17

Euskarazko Komunikazioaren Nazioarteko II. Biltzarrak euskarazko komunikazioaren arloan ari diren akademiko, ikerlari, ikasle eta profesionalak bildu nahi izan ditu urriaren 20, 21 eta 22an, Leioan eta Bilbon. Propio prestatu duten webgunean irakur daitekeenez, helburua hauxe da:

"Batetik, azken urteotan, euskal esparru komunikatiboan gertatu diren aurrerabideen berri jasotzea, egungo egoeraren erretratu ahalik eta zehatz eta zabalena eskaintzea, eta etorkizuneko ildoetan barneratzeko bideak marraztea".

Hamabi urte igaro dira 2004. urtean Euskarazko Kazetaritza I Kongresua, Oraina eta Geroa egin zenetik.

"Urte hauetan zeharo aldatu da kazetaritza ez ezik komunikazioaren esparru osoa ere". Eraldaketa teknologikoaz gain, 2008tik krisiaren ondorioak ere pairatu ditu kazetaritzak eta komunikazioaren munduak. Aldaketa handiak izan dira negozio ereduan, euskarrietan, edukietan, ikus-hartzaileengan, hartzaileen kontsumo-azturetan, baita lan egiteko moduetan ere. "Sare sozialek goitik behera aldatu dituzte elkarrekin komunikatzeko moduak eta sakelakoari esker une eta leku oro gaude komunikazioa jaso eta bidaltzeko prest".

"Euskarazko komunikazioak, oro har, ahalegin ikaragarria egin du errealitate berrietara egokitu eta erronkei aurre egiteko. Alabaina, agerikoak dira, halaber, haren gabeziak, hutsuneak eta ahuleziak ere bai egituretan, zer esanik ez politiketan, baita bidimentsionala zen jendarte batetik dimentsioanitza den batera edukiak egokitzeko orduan ere", diote.

Gauzak horrela, hausnarketari eutsi nahi diote, euskarazko komunikazioak denbora-espazio berrituetan egin duen sarbideari heltzeko. Matrikula egiteko informazio guztia webgunean.

EGITARAUA EGUNEZ EGUN:

Urriak 20, osteguna
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, Leioako campusa.

09:00-09:30: Dokumentazioa banatzea.​
09:30-10:00: IREKIERA. Erakundeetako ordezkarien agurra.
​10:00-11:00: Euskarazko medioak EUSKAL PRENTSA gertakizunaren argitan. Hizlaria: Jexux Mari Zalakain (UPV/EHU).
11:00-11:30: Kafea.
11:30-13:00: Mahai-ingurua: Euskarazko kazetaritza belaunaldiz belaunaldi. Parte hartzaileak: Estitxu Eizagirre (Argia), Nerea Azurmendi (kazetaria), Samara Velte (Berria), Nagore Telleria (Euskadi Irratia). Moderatzailea: Rosa Martin Sabaris (UPV/EHU).
13:00-14:00: Mahai-ingurua: Euskal Komunikabideak gure iruditeriaren fabrika. Parte hartzaileak: Katixa Agirre (UPV/EHU) eta Lander Garro (idazle eta kazetaria). Moderatzailea: Iñaki Lazkano (UPV/EHU).
​14:00-15:00: Bazkaria (lunch-a) ​
15:00-16:30: Mahai-ingurua: Euskal komunikazioa: zer gizarte ordezkatzen du? Nola ordezkatzen du? Parte hartzaileak: Urtzi Urrutikoetxea (EITB), Lander Arbelaitz (Argia), Oihane Agirre (Goiena), Olatz Simon (EITB). Moderatzailea: Xabier Landabidea (UEU).
16:30-18:00: Mahai-ingurua: Komunikazio politikoa eta politikaren komunikazioa euskal hedabideetan. Parte hartzaileak: Jaime Otamendi (kazetaria), Enekoitz Esnaola (Berria). Moderatzailea: Txema Ramirez de la Piscina (UPV/EHU).
18:00-19:30: Komunikazioak (10-12 min bakoitza)

Urriak 21, ostirala
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, Leioako campusa.

09:00-10:00: Sare sozialak gaur egungo komunikazioan. Hizlaria: Arkaiz Zubiaga (University of Warwick).
10:00-11:15: Petxakutxa formatua: Proiektu berritzaile eta digitalen aurkezpen laburrak.
Aurkezlea: Olatz Lasa (UPV/EHUko ikaslea).
   - Klitto
   - Zinemauneak
   - Ahotsa.info
   - SMART
   - Bagabiltza
   - Hiru damatxo
   - Zebrabidea
   - Leioatik at
​11:15-11:45: Kafea
​11:45-12:45: Euskal komunikazioa eta gazteak. Parte hartzaileak: Leire Palacios (kazetaria) eta Zuriñe Maguregi (Gaztezulo). Moderatzailea: Maitane Subijana (UPV/EHUko ikaslea).
12:45-14:00: Mahai-ingurua: Euskal Komunikabideak eta lurraldea. Parte hartzaileak: Pepe Aizpuru (Euskal Irratiak), Juan Kruz Lakasta (Euskalerria Irratia), Enekoitz Telleria (Berria). Moderatzailea: Arantza Gutierrez (UPV/EHU).
14:00-15:00: Bazkaria (lunch-a)
​15:15-17:00: Publizitateaz aidanez. Zer da eta zertarako balio du publizitate instituzionalak? Gogoeta prozesu parte hartzailearen aurkezpena: Iñigo Fernandez Ostolaza, Alaitz Artolazabal, Mikel Irizar, Pello Pellejero, Itziar Garzia Carretero, Pilar Kaltzada, Iñaki Uria. Moderatzailea: Estitxu Garai Artetxe (UPV/EHU).
17:00-18:30: Komunikazioak (10-12 min bakoitza)

Urriak 22, larunbata
Bizkaia Aretoa, Bilbo

09:15-10:30: Eduki digitalak eta transmediatasuna. Hizlariak: Maria Yañez (eduki digitaletan aditua) eta Edorta Arana (UPV/EHU).
​10:30-11:00: Telefono adimentsuaren erronka hedabideontzat. Hizlaria: Pello Urzelai (Berria).
11:00-11:30: Kafea
​11:30-12:00: Euskal komunikazioaren ezagutza: hedabideen behategia eta datutegia. Hizlaria: Alberto Barandiaran (Hekimen).
​12:00-13:30: Hizkuntza ez-hegemonikoetako komunikazioaren erronkak aro digitalean. Hizlaria: Monica Terribas (Catalunya Ràdio). Aurkezlea: Josu Amezaga (UPV/EHU).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Ez da zapalkuntza? Orduan, asimilazioa

Hezkidetzarekin lotutako proiektuak koordinatzeko lankideekiko bilera batean, mutiko batek ikaskide neska bati irain matxista bota diolako gertakaria kontatu zuen irakasle batek, zalantza sortu zitzaiolako egoki jokatu ote zuen, eta gure artean hausnarketa interesgarria sortu... [+]


2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


Eguneraketa berriak daude