EAEn pertsonako 77 euro jokatuko dira batez beste Gabonetako Loterian

  • EAEn guztira 173 milioi euro gastatzea aurreikusten da Gabonetako Loterian. Iaz pertsonako 70,82 euro jokatu ziren, 2020an baino %10 gehiago.


2022ko abenduaren 19an - 15:49
EAEn batez beste 77 euro jokatuko dira aurten pertsonako. /Argazkia: Astelus
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskal Autonomia Erkidegoko herritar bakoitzak batez beste 77 euro gastatuko ditu Gabonetako Loterian aurten; orotara, 173 milioi euro. Zifra ofizialak oraindik jakin ez diren arren, horiek dira Espainiako Estatuko loteria eta apustuen erakundeak autonomia erkidegoan saltzea aurreikusi duena.

Bizkaian jokatuko dute diru gehien: 93,37 euro pertsonako. Atzetik, gipuzkoar bakoitzak 61,86 euro gastatuko ditu, eta arabarrak 56,61 euro, Deia-k jaso duenez. Espainiako Estatuan, biztanle bakoitzak batez beste 69 euro jokatuko ditu aurten.

Iaz, EAEn herritar bakoitzak 70,82 euro gastatu zituen; 157,2 milioi guztira. 2020an Gabonetako Loterian jokatutakoa baino %10 gehiago da.


Irakurri gehiago: Ekonomia EAE Euskal Herria
Ekonomia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.