EAEko heriotza duinaren legeak ez ditu eutanasia eta lagunduriko suizidioa jasoko

  • EH Bilduk eta EAJk onartu dute Legebiltzarrean heriotza duinaren inguruko testua. Legealdiko azken jardunean onartuko dela aurreikusten da, ekainaren 30ean. Lege berriak ez ditu lagunduriko suizidioa eta eutanasia jasoko.


2016ko ekainaren 20an - 12:42
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Espainiako Zigor Kodeak eutanasia eta lagunduriko suizidioa zigortzen ditu gaur egun. Arautegi horrekin sor daitezkeen bateraezintasunak saihesteko bultzatu dute idazkia EH Bilduk eta EAJk. Lege proposamenak hilzorian daudenen eskubide zehatz batzuk aintzat hartzen ditu, esaterako, gaixoek non hil nahi duten erabaki ahalko dute, etxean ala erietxean.

Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkidearen arabera lege berri hau onartzea “bizitzako azken etapan daudenen eskubideak eta duintasuna bermatzeko pauso garrantzitsua da”.

Iaz EAEko Legebiltzarrak Zigor Kodea aldatzeko eskatu zuen eta ildo horretatik egin dute lan orain arte alderdiek, PPk izan ezik. Eutanasia despenalizatzeko ahaleginetan aritu dira EH Bildu, EAJ, UPyD eta PSE-EE eta bide horretan jarraituko duela azpimarratu du azken alderdi honek.


Eguneraketa berriak daude