Nola egin dolua pandemia garaian

  • Pandemia garaiak heriotzak zenbaki bihurtu ditu baina zenbaki bakoitzaren atzean pertsona bat dago. Heriotza debate zentral bilakatu da COVID-19aren izurritearen barnean. 


2021eko martxoaren 09an - 11:01

Koronabirus garaian maite dituzun pertsonei agur esatea oztopoz betetako bidea da. Birusaren ondorioz hil direnen eta beste arrazoi batengatik hildakoen ingurukoen kasuan, denek jasan behar izan dute pandemiaren ondorio latz hau. Hilabete askotan zehar hileta-errituak aldatu eta murriztu egin dira, eta kasu askotan, bereziki COVID-19 gaixotasuna duten gaixoetan, ez da agur esateko aukerarik izan, hutsunea besterik ez da egon. Pandemiaren gailurrean, gehienez ere hiru lagun joan zitezkeen ehorztera edo errausketara. Konfinamendua arintzearen lehen fasean, taldea hamarrera igo zen; bigarren fasean, udan, hamabost lagun arte, eta hirugarrenean, 25era arte, baina bien artean metro eta erdiko distantzia mantendu beharra egon da une oro. 

El diario.es komunikabideak hainbat aditurekin hitz egin du doluaren inguruan. Vicente Prieto psikologoak bere kontsultara gero eta jende gehiago heltzen ari dela esan du: dolua normalizatu ezin dutenez, dolu patologikoa sortu zaie, laguntza psikologikoa behar duten egoera mugatzailea: "Lanera itzultzen ez diren pertsonak dira, edo ohiko ohitura normalizatuak hartzen ez dituztenak, ez baitute ulertzen zer prozesu egiten ari diren. Isolatu egiten dira eta antsietate-depresioaren nahasteak eragin ditzakete, eta, are gehiago, estresa izanez gero, beldur traumatikoa duten pertsonak dira".

Prieto doktoreak hiru gomendio ematen ditu doluari modu eraginkorrenean aurre egiteko asmoz: Lehenbizikoa, pandemiaren aurrean errealitatea onartzea eta ez kateatuta geratzea zergatik gertatu zaigun guri galdezka. Bigarrena, bideokonferentziak erabiltzea familiarekin konektatuta egoteko eta elkarrekin negar egiteko: "Besarkada bat ordezkatuko duen teknologiarik ez badago ere, daukagunera egokitu beharra dago". Hirugarrena, posible den unean "pertsona maiteak merezi duen omenaldia egitea, orain gure artean egon ez arren beti gurekin egongo dela gogoratzeko".

Dolu prozesuari hasiera eman

IPIR institutuak, doluan eta galeretan terapeutak prestatzen jarduten denak, COVID-19aren garaiko doluari buruzko gidan, adineko edo arriskuko pertsonen erabateko isolamendua hausteko eta galera bideratzen laguntzeko modu batzuk gomendatzen ditu: ehorztetxeko langileen konplizitatea izatea, gutun bat irakurrita agurtzeko, hilkutxa barruan objektu pertsonal bat gordetzeko, abesti berezi bat jotzeko hiletan edota hileta bideo-dei batekin grabatzeko. Beste gomendio bat etxearen alde batean "oroimenaren txokoa" jartzea da, lasaia eta intimoa, negar egiteko, hitz egiteko edo otoitz egiteko.

Agur esatea doluaren parte oso garrantzitsua da aurrera jarraitu ahal izateko. Pandemiak despedida hauek ezinezkoak egin ditu eta ondorioz, hurbilekoen heriotzak prozesatzea pandemia gabeko egoeran baino askoz ere zailagoa egiten da. Irabazi asmorik gabeko Covidwarriors erakundeak 3.000 gailu baino gehiago lortu zituen, enpresek emanak, 62.000 pertsona baino gehiago ospitaleetara konektatzeko konfinamenduan. Boluntarioek telefonoak edo tabletak konfiguratzen zituzten eta erabiltzeko prest uzten zituzten. Azkenik, ikusi zuten familiekiko komunikazioan zegoela hutsune nagusia, gaixo askori ospitaleetan mugikorra gordetzen zitzaien momentutik erabat bakartuta geratzen baitziren.

Umeak doluaren aurrean

Ezaguna da umeek bizitzako etapa eta gertaera guztiak naturaltasunarekin hartzen dituztela, eta heriotzarekin berdintsu gertatzen da. Javier Fonseca gazte eta haur literatura idazleak hurrengoa azaldu du: “Aurten haurrek aitona-amona asko galdu dituztela pentsatu dut, eta horrek markatu egingo ditu, konfinamendu garaiarekin batera. Uste dut haur-literaturan etorkizunean agur esan gabeko heriotzaren gaia landu beharko dela, hori izan da pandemiak izan duen mingarriena.” Adiós izeneko aldizkarian astero heriotzari buruzko haurrentzako liburuak gomendatzen ditu Fonescak. Haurrek ere heriotzaren inguruan irakurtzea ezinbestekoa dela uste baitu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude