Dozena bat Carlos Sobera RETAren Errekaldeko egoitzan, apustu-etxeen kontrako ekintzan

  • Eragin Bilbo gazte prekarizatuen asanblada osatzen duten dozena bat lagun RETA enpresak Errekalde auzoan duen egoitzara sartu dira, Carlos Sobera telebista aurkezlearen maskarak jantzita, "gazte langileen egoera ekonomiko lotsagarriaz baliatzen diren enpresa nazkagarriak" auzoetatik joan daitezela eskatzeko.


2019ko apirilaren 01an - 10:42

Eragin Bilbo asanbladaren hitzetan, apustu-etxeen helburua "langile klaseko gazteen egoera ekonomiko lotsagarriaz baliatu eta hauek jokora engantxatzea da, ludopata gehiago lortzeko".

"Duela hilabete, Bilboko Udalera enpresa hauen kontrako mozio bat aurkeztu genuen, gure auzoetan hauen presentzia mugatzeko. Baina egoeraren larritasunaren aurrean Udal gobernuak (EAJ-PSE) beste alde batera begiratzea erabaki zuen. Baliteke arazo honi inolako inportantziarik ez ematea, edota RETA eta KiroBet enpresekin ere ohikoa den klientelismoa eta laguntxoak entxufatzeko aukera baliatazeko egin izana, baina gu ez gara lurrera begira geratuko".

Carlos Soberaren maskara jantzi dute, 888 apustu-etxearen iragarkietako protagonista bera delako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apustu etxeen gorakada
2023-02-08 | Jon Torner Zabala
Osasuna futbol taldeak akordioa egin du beste apustu etxe batekin

Letoniako Olybet apustu etxearen izena ez da Osasunako jokalarien kamisetetan agertuko, ezta, besteren artean, estadioko euskarri fisikoetan edo telebista-iragarkietan ere, jokoaren sektoreko enpresen publizitatea arautzeko Espainiako Gobernuak onartutako dekretua dela-eta.


2022-09-05 | ARGIA
Joko patologikoari aurre egiteko gida plazaratu du Jaurlaritzak

Joko arriskutsua goiz antzemateko eta prebenitzeko gidaliburua gazteei eta haien ingurukoei zuzendurik dago. "Jokoarekin lotutako arazoak edozein pertsonak izan ditzake, baina, bereziki, eurak dira kolektibo kaltebera", Eusko Jaurlaritzaren hitzetan.


2022-02-16 | Leire Artola Arin
Joko areto kopurua murriztuko dute eta horietara sarbidea kontrolatuta egon beharko da aurrerantzean

Indarrean sartu da Eusko Jaurlaritzak eginiko jokoaren lege berria EAEn. Aurrerantzean, apustu etxeek ikastetxeetatik gutxienez 150 metrora egon beharko dute, eta bi joko aretoren artean 500 metroko distantzia errespetatu beharko dute.


2021-10-28 | ARGIA
Jaurlaritzak jokoaren erregulazioa "gogortuko" du, "joko patologikoari aurrea hartzeko"

Lau ataletan sailka daitezkeen aldaketak egingo ditu datorren hiruhilekoan Eusko Jaurlaritzak jokoaren erregulazioan: aretoen arteko eta ikastetxeekiko distantziak mugatuko dira, baita areto kopurua ere, horietara sarbidea kontrolatuko da, eta publizitarearekin lotutako... [+]


Apusturako deia, langileen auzoetatik

Haritik Hirira lantaldeak agerian utzi du apustu etxeen eta horien kokalekuaren arteko harremana, auzo batzuen eta besteen arteko bereizketa nabarmenarekin; horiek mugatu eta arautzeko beharraz ohartarazi dute Asajer errehabilitazioan diren Arabako jokalarien elkartetik.


Eguneraketa berriak daude