Bi delitu identifikatu ditu LABek eta argitu artean Donostiako Udaleko Obretako arduradun Vázquez baztertzeko eskatuko du

  • Eneko Goia Donostiako alkateak esan arren Hondaleako proiektuaren tramitazioan ez zela kontrako informerik egon eta ohiko prozedurak baliatu zirela lanak esleitzeko, ARGIAk oraingoan aurreratzen du LABek bi delitu posible zehatz identifikatu dituela –funtzioen abusua eta diru publikoaren erabilera okerra– eta alkateari eskatuko diola Udaleko Proiektu eta Obretako arduradun Alfonso Vázquezen izendapena behin-behinean eteteko eta Batzorde Informatibo bat sortzeko.

Ustezko irregulartasunen salaketarekin aurrera jarraitzen du LABek. (Andoni Canellada / Foku)

2021eko ekainaren 16an - 07:35
Azken eguneraketa: 09:58
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gipuzkoako fiskaltzari eta Eneko Goia alkateari Donostiako Irlako Hondalea proiektuaren tramitazio proiektuan aurkitu dituzten ustezko irregulartasunen berri emanez txosten bana helarazi ostean LABeko kideek, Donostiako Udaleko alderdiekin bilera erronda egin dute. PP, Elkarrekin Podemos, EH Bildu eta PSEren ordezkariekin bildu dira –denekin EAJrekin izan ezik, honek ez zien bilerarik eman– udaleko langile gisa jaso dituzten informazioak aurrez aurre azaltzeko.

LABen ustez, Proiektu Bateratuaren idazketa eta birgaitze lanak zuzentzeko ardura LKS-Fhecorri lizitaziorik gabe eman izanana irregularra da. “Proiektua onartzeko bideratu zen txostena onartu zuen Udalak, baina bertan ez zen inolako zuzendaritzarako edota idazketarako adjudikaziorik finkatzen. Proiektu eta Obretako arduraduna izan zen egoera horretan lan hori LKS-Fhecorri tramitatu ziona”, diote. Horrez gain, LKS enpresak berak aitortu du lan hori Udalaren “enkarguz” egin duela eta LABek salatuko du beren ustez jokabide horren atzean bere funtzioen abusua gertatu dela, eta prebarikazioa ere izan litekeela.

Bestalde, diru publikoaren erabilera okerra ere detektatu dute. LKS-Fhecorrek uharteko eraikinaren birgaitze lana zuzentzeko lanaren gastua, Alfa Arte enpresak ordaindu duela dio LABek. Alfa Artek aurkeztu zuen proiektuan eta aurrekoan, ordea, ez zegoen LKS-Fhecorrek egin zuzendaritza lana ordaintzeko diru partidarik. “Alfa Artek bere diru partidatik gastu horiek ordaindu baditu, Proiektu eta Obretako arduradunak hori egitea eskatu duelako izan omen da, eta gure ustez, bigarren irregulartasunaren aurrean gaude, Udal Aurrekontuaren diru publikoren erabilera okerra egin da”, dio LABek.

Etetea eta Batzorde Informatiboa

Azken polemika hau guztiz argitu arte, Alfonso Vázquez bere Proiektu eta Obretako arduradun kargutik kentzeko eskatuko dio Eneko Goiari LABek. Horrez gain, Batzorde Informatibo bat martxan jartzeko ere eskatuko diote.

LABek argi utzi nahi du eginiko salaketa honetan ez duela zerikusirik Hondalea arte lanak, baizik eta berau irlan jartzeko egin den lanaren kudeaketak.

Kontu-ikuskaritza publikoaren eskaera

Elkarrekin Podemos-IU udal taldeko Ezker Anitza alderdiak obren kontu-ikuskaritza baten beharra defendatu du. Beren hitzetan, "hainbeste dira azken urteotan onartu diren diru partidak, zaila dela benetan inbertitutakoaren jarraipen zehatza egitea". Alderdi horren ustez, "onartezina" da hasiera batean 1,5 milioi euroko aurrekontua zuen obra batek 5 milioi eurorainoko gorakada izatea, noiz eta pandemia betean "Donostiako langileen gehiengo sozialarentzat oso une zailean".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Gurutzaontzien turismoa mugatu eta Getxoko Kirol Portuko hotel berriaren proiektua bertan behera uztea eskatu du EH Bilduk

Tokiko EH Bilduk deitoratu du Bilboko Portu Agintaritzak hotel bat egin gura duela Getxoko Kirol Portuan. Udal taldearen esanetan, lau izarreko, 190 logelako eta 26 metroko altuerako eraikina gurutza-ontzien turismoa bultzatzeko estrategiaren parte da, eta, horregatik, proiektua... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua birgaitzeko baimena eman du Vianako Printzea erakundeak

Nafarroako Gobernuan ondare historikoaz arduratzen den erakundea da Vianako Printzea, eta Iruñeko Udala haren zain zegoen birgaitze prozesuarekin aurrera jarraitzeko. Datozen asteetan, beraz, obrarako lehiaketa irekiko da.


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


2025-09-18 | ARGIA
Txiki eta Otaegiren omenezko pankartak eskegi ditu Sortuk "Erorien Haranean"

"Oraindik korapiloa askatzeko" dagoela gogoratzeko eta Txiki eta Otaegiren fusilatzeen 50. urteurrena kari, Sortuk bi pankarta handi eskegi ditu Cuelgamuroseko monumentuko arku batetik. 1975ean bertan lurperatu zuten Francisco Franco diktadorearen gorpua, 1936ko gerran... [+]


Publizitate instituzionalaren negozio ezkutua Espainiako Estatuan
Gardentasuna ala adiskidetasuna?

Pedro Sánchezek adierazi zuen martxoan desinformazioa “mehatxu nagusia” zela demokraziarentzat. Baina, nola egiten dio horri aurre Espainiako Gobernuak? Dirudienez, gardentasunarekin eta argitasunarekin baino, ez-ikusiarena egiten.


2025-09-18 | Irutxuloko Hitza
Lourdes Iriondori emango dio aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina

Aldundiak aurtengo Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio abenduan Lourdes Iriondo Mujikari (Donostia, 1937-Urnieta, 2005) bere heriotzaren 20. urteurrenean. Aintzatespen horrekin, euskaren biziberritzean eta euskal kulturaren suspertzean Iriondok egindako “lan mamitsu eta... [+]


2025-09-18 | Gedar
Israeli armak enbargatzea saihestu du berriro Sanchezek

Ia ehun Ministro Kontseilutan genozidioaren kolaboratzaile zuzenen ondoan eserita egon ondoren, IU haserre-plantak egiten ari da eta mahaia uzteko mehatxua egin du.


Txiki eta Otaegiri buruzko erakusketa areto publikoan jartzea debekatu du Zarauzko Udalak

Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek antolatu duten erakusketa ibiltaria ezin izango da Zarauzko areto publikoetan ikusi. Udalak argudiatu du errelato "partziala" eta "ideologizatua" eskaintzen duela. EH Bilduren lokalean paratuko dute azkenean. 


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


Txiki eta Otaegi, 50 urte
Irailak 27 zituen, frankismoak hamaika bala besterik ez

Duela mende erdi frankismo gotorrenak bere aurkako ahotsak isilarazi nahi izan zituen ETAko eta FRAPeko bost militante hiltzen. 1975a zen, eta irailak 27 zituen. Baina alderantzizkoa lortu zuen, eta zenbaitek nahi luketenaren kontrara, askatasunaren aldeko borrokalari gisa... [+]


Bideo-jokoak lapurtzen dituen artista kolektiboa, klase kontzientzia sortzeko

Total Refusal izena du bere buruari “gerrilla mediatiko” deitzen dion talde austriarrak: bideo-joko ezagunen irudiak lapurtzen ditu, eta akats minimoak egiten ditu irudien diseinuan, legearen aurrean eskuak ez harrapatzeko. Zinea egiten dute irudiekin. Filmin... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


Belateko tuneletako obren esleipenean irregulartasun administratiboak atzeman ditu ustelkeriaren aurkako bulegoak

Nafarroako Gobernuak azken urteotako esleipen publikoen gaineko txostenak eskatu dizkio ustelkeriaren kontrako bulegoari Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordeak aginduta. Belateko txostenean, esleipena erabakitzerako orduan arau haustea ikusi du bulegoak.


2025-09-15 | ARGIA
Ertzainen artean iruzkin homofobo, arrazista eta euskarafoboak egiten direla salatu dute

Ertzaingai izandako baten helegitearen ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia hautaketa prozesuko balizko anomaliak ari da ikertzen. El Correo egunkariak hitz egin du berarekin, eta hark dioenez, hautaketa prozesua “kutsatuta” dago eta berdintasun,... [+]


Eguneraketa berriak daude