Donostiako uharteko lanen esleipenean ustez irregulartasunak aurkitu eta fiskaltzaren eskuetan utzi dituzte

  • Gipuzkoako fiskaltzaren eskuetan daude Donostiako Santa Klara uharteko lanen esleipenean Udalak eginiko ustezko irregulartasunak, ARGIAk aurreratzen duenez. Udaleko langileen LABeko sail sindikalak dossier bat prestatu du eta bertan agertzen denez, besteren artean, LKS eta Fhecor enpresek lizitaziorik gabe eskuratu dute eraikina birgaitzea zuzentzeko lana. Funtzio horretatik, gerora Moyua enpresak gastuetan egindako %23ko gainkostuei onespena eman diete enpresa horiek, Donostiako proiektu eta obren departamenduko zuzendariaren oniritziarekin. ARGIAk ikusi duenez, Alfonso Vázquez da departamenduko zuzendaria.


2021eko ekainaren 08an - 06:05
Azken eguneraketa: 08:23
Santa Klara uharteko eraikinaren birgaitze lanak lizitatu gabe egin direla salatu dute.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Donostiako Santa Klara uharteko lanek zeresana ematen jarraituko dute, 4,5 milioi euro kostatu duen Cristina Iglesiasen Hondalea obra inauguratu ostean ere. Donostiako Udaleko langileen LAB sail sindikalak irregulartasunak atzeman eta barne mailan udal gobernuari hauen berri eman ostean, egindako galderen aurrean erantzunik jaso ez dutenez, Gipuzkoako fiskaltzaren eskuetan utzi ditu uharteko lanak gertutik jarraitu dituzten langileek helarazitako informazio eta salaketak. Eneko Goia alkateari ere txostenaren kopia igorri diote astelehenean.

Hainbat izan dira fiskaltzaren eskuetan utzi dituzten informazioak: Batetik, LKS Fhecor-i eraikina birgaitzeko lanak esleitzeko erabilitako prozeduran irregulartasunak aurkitu dituzte.

Iglesiasen eskultura eraikinean sartu aurretik eraikinaren estaldura kendu eta fatxada mantenduz eraikina eraisteko lanen zuzendaritza LKSri zuzenean lizitatu zioten kontratu txikien prozedura baliatuz, 15.000 eurotik behera. Behin eskultura sartzen hasita, ordea, eraikina birgaitzeko lanen zuzendaritza enpresa berak egin du, inongo lizitaziorik gabe, LABek jakinarazi duenez. Beren webgunean ere hala baieztatzen du LKSk. Proiektua onartzeko 2019-910-eko diktamenean ere ez da lizitazioa agertzen. Sindikatuaren arabera, udaleko proiektu eta obren departamenduko zuzendari Alfonso Vázquezek tramitatu zuen zerbitzu hau lizitatu gabe, zuzenean LKS-Fhecor-i esleituz.

Horrez gain, Gipuzkoako Fiskaltzari eskatu diote ikertzeko ea nola ordaindu dion Donostiako Udalak LKS-Fhecor-i eraikina birgaitzeko lanen zuzendaritza, lizitaziorik ez badago, erakunde publikoak ezin diolako zuzenean ordaindu.

Uharteko lanetan %23ko gainkostuak

Obren zuzendaritza LKSk egin du eta bere ardura izan da lekuan bertan lanak nola zihoazen gainbegiratzea. Moyua enpresa arduratu da eraikina eraitsi eta behin eskultura barnean zela, gero berriz ere berreraikitzeaz. Moyuak 1,46 milioi euroko aurrekontua egin zuen lanaren lizitazioa eskuratu zuenean, proiektu hori onartu zuen udalak, eta azkenean 1,8 milioi euro kosta zaiola adierazi du. Adjudikazioan iragarri zuena baino %23 gehiago.

Donostiako herritarrek diru publikoz ordaindu dituzten gainkostuen onespena LKS enpresak eman die, eta Donostiako Udalak, promotore izanik, proiektu eta obren departamenduko zuzendaria buru dela, Moyuaren lanen likidazioa onartu du.

Asteazkenean informazio gehiago

Donostiako Udaleko langileen LABeko sail sindikalak, sare sozialetan baieztatu du fiskaltzara eraman duten informazioa eta jakinarazi du asteazkenean informazio gehiago zabalduko dutela.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | ARGIA
EH Bildu: “Ez da nahikoa salaketa, hizkuntza politika ausartak behar dira”

Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko". 


2025-07-17 | ARGIA
Jaurlaritzak esan du ez duela bat egiten Auzitegi Gorenaren erabakiarekin

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.


Tortura argitara atera ezinik oraindik Euskal Herrian

Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]


Migrazio politikak gogortzeko eskuin muturrarekin bat egin du Portugalgo Gobernuak

Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]


Udaletan euskara normalizatzeko dekretuaren zati handi bat baliogabe utzi du Espainiako Justiziak

Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]


2025-07-17 | Gedar
Faxisten protestak porrot egin du Torre Pachecon: Polizia eta prentsa gehiago, manifestariak baino

Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.


Delinkuentzia eta segurtasun eza, migratzaileak jipoitzeko aitzakia faltsuak

Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]


1.385 euroko gutxieneko soldata: Jaurlaritzaren azterketaren bi hutsune eta alde on bat

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]


2025-07-16 | Karmelo Landa
Zenbait traba eta bide bat

Gauzak ez dira horrela, baina horrelaxe daude, bai. Euskal erreferente politiko ofizialak Espainiara eta Frantziara begira daude Euskal Herrira bainoago. Estebanek eta Otegik etengabe kontseiluak ematen dizkiote Sánchezi gobernagarritasun modu berriaz eta Espainiako... [+]


2025-07-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Torre-Pacheco

Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]


2025-07-16 | Jone Gartzia
Osasun-langileak falta dira, ala borondate politikoa?

Azkenaldian osasun publikoaren egoera kaxkarra justifikatzeko erakunde publikoek gero eta sarriago aipatzen dute mediku eta espezialisten premia dagoela. Ez omen dago eskaria asetzeko nahikoa langilerik. Eusko Jaurlaritzak ardura osoa Espainiako Osasun Ministerioari egozten dio,... [+]


Kataluniako finantzaketa akordioa: galdera gehiago, erantzunak baino

Espainiako Gobernuaren estrategia politikoaren barruan mugitu du fitxa PSOEk: protagonista handirik gabeko irudi batekin jakinarazi dute akordioa, baina detaile gutxi emanda eta datarik ipini gabe.


Eguneraketa berriak daude