Donostiako Udaletxea inguratuko du giza kate batek, metroaren proiektuan herritarrei ahotsa ematea eskatzeko

  • “Inposaketaren aurkako eta parte hartzearen aldeko” martxara deitu du Satorralaiak, Donostian metroa egiteko egitasmoari aurre egiteko sortutako  mugimenduak. Asteazkenean hasiko da mobilizazioa, 17:30ean Gipuzkoa Plazan, eta Alderdi Ederrera iritsitakoan giza katea antolatuko da Udaletxeko eraikina inguratzeko.

ARGIA @argia
2017ko abenduaren 19a
Desjabetzeen aurkako elkarretaratzea, Udaletxe aurrean. (Arg.: Satorralaia)

Satorralaiak adierazi du bi aldiz eskatu diotela Eneko Goia Donostiako alkateari metro pasantearen proiektua gelditu eta “Donostiako garraio publikorako irtenbide egokienaren inguruan bide parte-hartzaileak irekitzeko”, baina bietan jaramonik egin ez diela.

Aldundiak, berriz, ezezkoa eman zion 9.000 donostiarren izenpeekin batera aurkeztutako herri galdeketa eskaerari. Hala esan dute Satorralaiako kideek gaur goizeko 10:00etan, Donostiako Udaletxeko atari aurrean egindako elkarretaratzean. Ordu horretan, hain zuzen, hainbat herritarrek zuten nahitaezko desjabetze-akta sinatzeko hitzordua, Eusko Jaurlaritzak deituta.

Satorralaiak zilegitasuna kendu die desjabetza horiei, “jendartearen gehiengoak zalantzan jartzen dituelako Metroaren beharrizan soziala eta interes publikoa”. Obretarako Erdialdeko 20.000 metro koadro inguru bereganatuko  dituztela adierazi dute mugimenduko kideek.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Donostiako metroa?  |  Eusko Jaurlaritza  |  Donostia

Donostiako metroa? kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-04
Donostiako Metroari Stop (abestia)
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Donostiako Metroaren aurkako abestia bidali digute ARGIAra.

Egilea: Antiguo Revolution Zaunk System.


2018-06-13 | ARGIA
Autobus elektrikoaren aurkezpenean, metroa "aukerarik txarrena" dela salatu dute Donostian

Donostian zirkulazioan jarriko duten dBus-en 28 zenbakiko autobus elektriko berriaren aurkezpenean protesta egin du Satorralaiak. Gipuzkoako Diputatu Nagusi Markel Olano eta hiriko alkate Eneko Goia aurkezpenera batu direnean, "Donostian busean bai, metroa ez dugu nahi!" aldarrikatu dute oihuka hainbat lagunek.


2018-05-29 | ARGIA
Abian da hamar orduko kontzentrazioa metroa gelditzeko eskatuz Donostiako udaletxe aurrean

Hainbat talde sozial eta erakunde Donostiako Metro-pasantearen aurka hamar orduko kontzentrazioa egiten ari dira. 10:00etatik 20:00etara ordu beteko txandak egingo dituzte, protestara biltzen diren herritarrekin batera. Ondorengo eragileek batu dituzte indarrak ekimenean: Satorralaia bizilagunen mugimendua, Ikasle Abertzaleak, Stop Desahucios, Dbus-eko langileen Kurpil elkartea, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Podemos-Ahal Dugu, Equo, LAB, Juventud Combativa, Stop Metroari Antiguon, Eguzki,... [+]


2018-05-11 | ARGIA
Donostiako metroaren lanetako hondeamakinen kristalak hautsi dituzte ezezagunek

Donostiako Antigua auzoan, Pio Baroja kalean egiten ari diren metroaren lanetako lau hondeamakinen leihoak hautsi ditzute goizaldean, ETS Eusko Trenbide Sareak salatu duenez. Azpiegitura proiektu honen lehen tunela han zulatzen hasi dira. Ekintza ez du inork hartu bere gain.


Txosten batek agerian utzi du Donostiako metro-pasantea ez dela bideragarria

Donostian eraiki asmo den metro pasanteari buruzko txosten teknikoa garatu du bizilagunen lantalde batek, eta bertan auzitan jartzen da Eusko Jaurlaritzak pasanteari emandako inbertsioa bideragarria ote den.


Donostiako Metroaren pasantearen aurka ekintza ugari antolatu dute

Donostiako metro-pasantearen kontrako Satorralaia mugimenduak ekimen ugari antolatu du maiatzean, ekainaren 2ko manifestaziorako deialdia indartu asmoz.


Donostian metroaren aurkako protesta egin dute lanak hasi dituzten lekuan

250 bat lagun batu dira Donostiako Antigua auzoan hasi dituzten metroaren lanetan, Satorralaiak deituta. "Hiritarrok argi dugu: Stop metroari" lemapean kontzentrazioa egin dute Zarautz etorbidean.


2018-02-22 | ARGIA
Donostiako metroaren obretan kontzentrazioa deitu dute datorren ostegunerako

Datorren ostegunean, martxoaren 1ean, Antiguan hasi dituzten Donostiako metroaren obretan kontzentrazioa deitu du 17:30ean Satorralaia bizilagunen mugimenduak Hiritarrok argi dugu: stop metroari lelopean.


2018-02-12 | ARGIA
Satorralaiako kide bati 'Mozal Legea' ezarri izana salatu dute Donostian

Donostiako auzitegian bildu dira protestarako. Epaiketa emaitzaren zain gelditu da. Ertzaintzak ehun euroko isuna jarri zion norbanako bati, 2016an ustez kontzentrazio baten kokagunea baimenik gabe aldatzeagatik. Honek helegitea jarri zuen.

 


Herri mugimendu ugari elkartu zituen kontzentrazioa Mozal Legearekin zigortu izana salatuko dute

Datorren asteartean, otsailaren 13an, 9:00etan Mozal Legearen aurkako kontzentrazioa deitu dute Donostiako epaitegiaren aurrean. Metroa gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimenduko kide bat zigortu dutela eta honek helegitea jarri duela baliatu dute deialdia egiteko. 2016ko azaroaren 16an, Donostiako Udalak bere buruari "demokraziaren munduko hiriburu" deitu ziola baliatuz, udaletxearen aurrean herri mugimendu ugarik egin zuten protestaren harira zigortu dute.


Eguneraketa berriak daude