Azken egunetan Donostian gertatutako istiluen harira irakurketa plazaratu du ESANek, Ertzaintzan ordezkaritzarik handiena duen bigarren sindikatuak. Asteazkenean Donostiako Alde Zaharrean zeuden gazteen, EH Bilduko Maddalen Iriarteren, Jarkiren eta EITBko Xabier Lapitz kazetariaren aurka gogor egin du sindikatuak, eta Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Segurtasun Saileko buruak polizien alde izandako jarrera txalotu dute.
Hauteskunde sindikaletan ertzainen laurdena ordezkatzen duen ESANek, ohikoa duten hizkeran, azken egunetan eta bereziki San Sebastian egunean Donostiako Alde Zaharreko kaleetan zeuden gazteen aurka egin du eta polizien "lan bikaina" txalotu du ohar batean.
Gazte horiek "miserable antisozialak" direla esan eta haien aurka egiteko ertzainen "agindu argi eta gogorrak" azpimarratu ditu. Biktimak ertzainak eta udaltzainak izan zirela adierazi dute oharrean, irainak eta harrikadak jaso zituztelako.
Komunikatuan, EH Bilduko eledun Maddalen Iriartek Jarki mugimenduaren bozeramaile lanak egin dituela diote. Iriarte eta ETB2ko En Jake saioko aurkezle Xabier Lapitz kazetaria –"EiTBko Jorge Javier", ESANen hitzetan– polizien aurka jaurtitako "estolda, botila eta harrien" aurrean isilik gertatu direla salatu dute, "pastazko betaurreko batzuen edo bozgorailu politikoen atzean" ezkutatuta.
Kalean zeuden gazteek gizarte osoa arriskuan jarri dutela diote ertzain eta udaltzainen sindikatuko kideek. Alde Zaharrean zeuden "gazte asozial eta arduragabeek euren gurasoak eta aitona-amonak" arriskuan jarri zituzten "porru" edo "kalimotxo" batzuen truke. "Egiazko euskal gazteria San Sebastian egunean etxean geratu zena" eta "ertzainez, udaltzainez, osasun langilez, kale garbitzailez, peoiz jantzita" zegoena dela diote.
Amaitzeko, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Segurtasun Saileko burua den Josu Erkoreka eta Josu Zubiaga sailburuordearen jarrera publikoa txalotu dute ESANeko kideek. "Jotzera tiro egiteko" agindua zuten ertzainen operazioari babes osoa eman dio Jaurlaritzak.
👉NAHI DUTENA EGITEN UTZI BEHAR ZAIE?
👉ARAUAK EZ DIRA HAIENTZAT?
👉¿HAY QUE DEJARLES HACER LO QUE QUIERAN?.
👉¿LAS NORMAS NO SON PARA ELLOS?@Xlapitz @jerkoreka @josuzubiaga @ertzaintzaEJGV @udaltzaingoak @MaddalenIriarte pic.twitter.com/b5spXPlfYB
— ESAN ERTZAINTZA UDALTZAINGOA MIÑOIAK FORUZAINGOA (@ESANInfo) January 21, 2021
Ertzainek herritarrak jotzera tiro egiteko agindua: "lagunarteko hizkera" Ernerentzat
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean Ertzaintzan ordezkaritza handiena duen sindikatuko idazkari nagusi Roberto Seijok herritarrak jotzera tiro egiteko agindua ertzainen arteko "lagunarteko esamoldea" dela adierazi du, baina ertzainen "borondatea" ez dela hori, "inolaz ere" gaineratu du.
Jon Gurutz Gomez Goikoleak Juan Mari Atutxaren ondoan egin zuen lan Jaurlaritzaren Segurtasun Sailean 1992 eta 1998 artean, lehenik prentsa aholkulari gisa eta 1994tik kabinete buru. Izendapena Miren Dobaran Arkautiko aurreko zuzendariak dimisioa eman eta ia bi hilabetera... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Ertzaingai izandako baten helegitearen ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia hautaketa prozesuko balizko anomaliak ari da ikertzen. El Correo egunkariak hitz egin du berarekin, eta hark dioenez, hautaketa prozesua “kutsatuta” dago eta berdintasun,... [+]
3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".
Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, hainbat pertsonen arteko borroka bat zela eta bertaratu dira larunbat gauean ertzainak Ordiziara (Gipuzkoa), eta liskarrak izan dira. Bi ertzain ospitaleratu dituzte: bat lepauztaia apurtuta eta masailean ukabilkada bat jasota;... [+]
Apirilean gertatu zen, Etxarri II gaztetxearen desalojoan, eta tiroaren ondorioz barrabila galdu zuen Iker Aranak. Aranak berak emandako materialetik identifikatu dute ertzaina.
Rosa Zarraren hilketaren 30. urteurrena da ekainaren 30ean. Ekainaren 29an, biolentzia polizialaren biktimaren omenaldian, hainbat eskakizun egin zituen Egiari Zor fundazioak. Zarraren familiak Juan Mari Atutxa Segurtasun sailburu ohiari barkamena eskatzea galdegin dio.
Xabier Lertxundi alkateak adierazi du istiluak leku eta ordu ezberdinetan gertatu direla, eta haien artean ea loturarik dagoen ikertzen ari dira. Udaltzaingoak laguntza eskatu dio Ertzaintzari 03:30 aldera, eta haiek oldartzean hainbat lagun zauritu dituzte. Segurtasun Sailak... [+]
Erasoa Bilboko kale horretako ile apaindegi batean egin zuten maiatzean. Erasoa grabatua izan zen eta auzokideek salatu zuten.
Emaitza positiboa eman zuen iragan abuztuan egindako testak, baina Polizia Zientifikoaren laborategira bidali baino lehen Ondarroako komisariatik desagertu zen frogen poltsa.
Urteroko oroimen eta sari banaketa ekitaldia egin du Ertzaintzak Arkautin, Eusko Jaurlaritzako agintarien parte hartzearekin. Duela bi urteko kronikatik aurtengora auziek edota gaiek berdintsuak izaten segitzen badute ere, nabarmena da begiratzeko moduak nola aldatu diren.
Ertzain talde bat bi gazte jipoitzen ileapaindegi batean. Lokal barrura sartu dituzte, San Frantzisko kaleko segurtasun kamerek polizia gehiegikeriak filmatu ez ditzaten, baina seguruenik ez zuten espero negozio horrek ere segurtasun kamera zuenik. Bilboko Kontseilu... [+]
Ikerketa urtarrilean abiatu zuen Ertzaintzak, biktimetako batek Gizarte Segurantzan laguntza eskatu ostean. Nahiz eta egunero hamar ordu baino gehiagoz lan egin "ez zuen nahikoa baliabiderik, ezta jateko ere". Ondorioz, zuntz optikoa instalatzen zuen enpresa bateko burua... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du litekeena dela "ertzainen baten jokabide desegokiaren" ondorioz zauritu izana gizona. Pertsona horrek salaketa jarri zuen eta Ertzaintzaren barne ikerketa batek baieztatu du foam jaurtigailu baten inpaktua jaso zuela.