EHU

Doktoretza ikertzaileek “dagokien soldata” exijitu diote EHUri

  • Oraindik ez diete aplikatu martxoan onartutako lege berriak aurreikusten zuen soldata igoera. Bihar elkarretaratzea egingo dute Jaurlaritzaren aurrean “ikerketa eta lan baldintza duinen alde”.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko ekainaren 28an - 09:09
Ikerlariak protestan. Argazkia: Uriola.eus
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Martxoaren 15ean onartu zuen Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) Ikertzaileen Estatutua. Bertan doktoretza ikertzaileen lan baldintzak hobetzea eta soldata igoera jasotzen zen.

EHUko ikertzaileek salatu dutenaren arabera, unibertsitateak ez die soldatarik igo, eta lege berria betetzeko exijitu diote. Maiatzean hasi ziren kexa kolektiboak helarazten unibertsitateari, baina erantzunik jaso ez eta elkarretaratzea egingo dute ekainaren 28an Eusko Jaurlaritzak Kale Nagusian duen egoitzaren aurrean.

Izan ere, Jaurlaritzari aurrekontua igotzeko borondate falta egozten diote, doktoretza ikertzaileen soldatak lege berrira egokitzeko beharrezkoa litzatekeena.

Gauzak horrela, ekainaren 28an, ostiralez, elkarretaratzea egingo dute Ikertzaileen Asanbladak deituta, 11:00etan Bilboko Eusko Jaurlaritzaren aurrean (Kale Nagusia 85).

Info+: @predocasanblada / @predoc.asanblada


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHU
2025eko urriaren 29
Joxerramon Bengoetxea, EHU-ko errektorea
“Jaurlaritzaren aurrekontu hauek EHU paralisira daramate”

Eguneraketa berriak daude