Dogan Akhanli idazle turkiarra askatu du Espainiako Estatuak

  • Aske utzi du Fernando Andreu epaileak Dogan Akhanli idazle turkiar-alemaniarra. Joan den astean atxilotu zuen Espainiako Poliziak, Turkiako lehen ministro Erdoganen kontrako iritzia zabaltzeagatik.


2017ko abuztuaren 25an - 12:23

Alemaniako nazionalitatea du idazleak, eta Angela Merkelek berak esan zuen bidegabea zela atxiloketa. Alemaniako enbaxadak hainbat bitartekari lan egin ostean askatu dute Akhali.

Turkiar jatorria duen arren, ia 30 urte daramatza jaioterritik ihes eginda Alemanian bizitzen. Hainbat ezker mugimenduren parte izateagatik Turkiako Estatuak terrorismoaren goratzeaz eta kolaborazioaz akusatu du.

Abuztuaren hasieran Espainiako Poliziak Hamza Yalçin kazetaria ere atxilotu zuen Ankararen aginduz. Estradizioaren zain, kartzelan dago oraindik Yalçin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turkia
2024-04-28 | Axier Lopez
Turkiaren droneak, Kurdistanetik Tigray, Sahara eta Ukrainaraino

Droneen ekoizpena gorantza doan industria da, eta Turkia gerrarako droneen fabrikatzaile eta esportatzaile handienetakoa bihurtu da. Haien produktu izarra Bayraktar TB2 da. Modu autonomoan aireratu, lurreratu eta nabigatu dezakeen drone bat, baina giza operadore baten mende... [+]


Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


Erdoganek garaipena lortu du Turkian, hauteskundeetako bigarren itzulian

Botoen %52,1ekin irabazi du Erdoganek, eta aurkariak, Kemal Kiliçdarogluk %49,7eskuratu du. Emaitzak ezagutu ondoren, nazioarteko buruzagiek Erdogan zoriondu dute.


2023-05-28 | Aitor Aspuru Saez
"Osasun sistema oso ahula dugu, ahaleginak ISIS, Turkia eta Al Asaden kontrako defentsan bideratu direlako"

Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioko osasun esparruko ardurak ditu Ciwan Mustafak eta herri kurduak lideratzen duen proiektu politikoaren osasun ministrotzat jo daiteke. Mediku-Ekintza Koordinakundea gobernuz kanpoko erakundearen laguntzarekin Eusko Legebiltzarrean... [+]


Bederatzi kazetari kurdu askatu dituzte, zazpi hilabete preso eduki ostean

Epaiketaren lehen eguna amaituta eta bederatzi kazetari kurduak askatu dituzte. Urte erdia pasatxo preso eduki dituzte "terrorismoa" egotzita. Ankarako espetxean zeuzkaten eta orotara hamaika kazetariri erakunde terroristako kide izatea egozten diete.


Eguneraketa berriak daude