Bi kazetari, Hêro Bahadîn eta Gulistan Tara, eta haien txofer zihoan Rêbîn Bekir lankidea, Hewraman eskualde kurduan dokumental bat egitera zihoazen. Beren autoa misil batek jo zuen. Bekir zorteduna izan zen, autoa sutan lehertu baino lehen, inpaktuak aurreko leihotik bota zuen eta bizirik atera zen, zauri larriekin. Baina Gulistan Tara eta Hêro Bahadîn bertan hil ziren. Haien gorpu erreak ezin ziren ezagutu ere egin.
Kazetari kurduek Chatr Multimedia Productions ekoiztetxearentzat lan egiten zuten, Sulaimaniya hirian, Irakeko iparraldean. Irail amaieran ospitaletik irten ostean Bekirrek hau esan zuen: “Turkiako gerrak zibilengan duen eraginari eta balizko gerra krimenei buruzko informazioa ematen dugu. Hori Turkiaren zapatako harri koxkorra da”.
Turkiako Anadolu albiste agentziaren arabera, “segurtasun iturriak” aipatuta, erasoa Turkiako zerbitzu sekretuek “PKK Kurdistango Langileen Alderdiko terroristak neutralizatzeko” egindako operazio zabalago baten parte izan da. Hala ere, badirudi Turkia nahita ari dela kazetariak erailtzen, informazio kritikoa eragozteko eta, horrela, sistematikoki galarazteko gerrako krimenen dokumentazioa.
Badirudi Turkia nahita ari dela erailtzen kazetariak, informazio kritikoa eragozteko eta, horrela, sistematikoki galarazteko gerrako krimenen dokumentazioa
Gaur egun, Turkiak ezkutuko okupazio-gerra abian du Hego Kurdistanen, Irak iparraldeko lurraldean. 40 urtez PKKrekin gatazkan egon ondoren, Turkiako presidente Erdoganek, beste behin, gerra "erabakigarria" deklaratu du erakundearen aurka. “Azkenean uda honetan konponduko dugu Irakeko mugaren auzia”, iragarri zuen martxoaren hasieran.
Terrorismoaren aurka borrokatzeko aitzakiarekin, gerrillarien guneak bonbardatzeaz gain Turkiak fokua jarri du biztanleria zibilaren aurkako erasoetan. Hau da: base militarrak ezarri, nekazaritza suntsitu eta bertako biztanleak kanporatzen ditu, baita ustezko militante kurduen exekuzio estrajudizialak egin ere. Uda amaieran, hamar eguneko epean bederatzi zibil kurdu hil zituzten Turkiako operazio militarretan, Kurdistango eskualdean, horietako zortzi drone bidezko erasoetan.
Hêro Bahadîn Sulaimaniyakoa zen eta editore gisa egiten zuen lan Chatrentzat. Emakume gazte askok eredutzat hartzen zuten eta berak bezala kazetaritzan lan egin nahi zuten, jendeak gogoratzen duenez. Bi hilabetetan masterra hasiko zukeen Alemaniako Dortmundeko Unibertsitatean, hil izan ez balute. Bere aita Abdullah Bahadîn-entzat argi dago Turkiako erregimenak “kazetari ausart eta adoretsuak isilarazi” nahi dituela “egia ezkutatzeko eta injustiziaren aurkako ahotsak isilarazteko”.
Gulistan Tara Batman hirian jaio zen, Turkia iparraldeko hiri kurdu batean. Kazetaria zen 2000tik, eta azken hiru urteak Chatr ekoiztetxean eman ditu, Sulaimaniyan. Komunikabide kurduentzat egin zuen lan, tartean Rojavako Jin TVn. “Egiaren arrastoari jarraitzen ari zen bere lagunekin, bera eta Hêro lankidea bizirik erre zituztenean autoan, beraien kamerarekin”, esan zuen Ülkem ahizpak.
Mugarik Gabeko Kazetarien arabera, “Irakeko Kurdistan eskualde autonomoa munduko leku arriskutsuenetako bat bihurtzen ari da kazetarientzat”. Berriki gora egin du kazetarien aurkako aire-eraso hilgarrien eta kurduen gobernu autonomoko segurtasun-indarren eraso bortitzen kopuruak. Barzani familia, KDP Kurdistango Alderdi Demokrataren kontrola duena, eta Turkiako Estatuarekin lotura estua, beldur da petrolioarekin dituzten negozioak ez ote dituzten azaleraziko kazetariek.
Gai kurduaren aurrean Turkiak duen jarrera bortitzak ez du etenik izan, gobernuak bake prozesua alde batera utzi zuenetik. Kartzelatuta daukaten PKK-ko buru Abdullah Öcalan-ek abiatu zuen prozesua hauteskundetako indar kurduen gorakadaren ondoren. Suntsipen politikoaren kanpainan, milaka ekintzaile eta politikari kurdu atxilotu dituzte, antolakunde kurduak itxi dituzte eta gerra Turkiako mugetatik harago hedatu da. Erdoganek jakinarazi zuen Siriako eta Irakeko mugan 30-40 kilometroko “segurtasun uhala” okupatzeko asmoa zuela, eskualdeko “mehatxu terroristei” aurre egiteko.
Duela gutxi, 69 Nobel saridunek gutun bat sinatu dute, nazioarteko erakundeei eskatzeko presioa egin diezaiotela Turkiari Öcalan aska dezan, elkarrizketa berrien irekierari bidea errazteko eta gatazkari irtenbide politiko bat emateko. Baina espero izatekoa da Erdoganek politika antikurduarekin jarraitzea, boterea mantentzeko. Turkiaren ankerkerien aurrean, Mendebaldeko herrialdeek isilik jarraitzen dute, Espainiak barne; azken aldian Turkiarekin harreman ekonomikoak indartu ditu. Hala ere, aurreikusten da kurduen askatasun mugimenduak jarraituko duela erresistentzian eta beren lorpen politikoak defendatzen.
*Justus Johannsen, kazetaria, Ekialde Hurbilean aditua
Urtebete eta hamar hilabeteko zigorra ezarri diote PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren aldeko "propaganda2 egitea leporatuta. Canözerrek hamar urte daramatza kazetari lanetan. Tarte horretan sei bider aldiz miatu du bere etxea Turkiako Poliziak, bost aldiz atxilotu... [+]
2023ko abuztuaren 4an atxilotu zuten etxean Teherango Inteligentzia Ministerioko agenteek. Desagerrarazi eta gero, fisikoki nahiz psikologikoki torturatu zuten Evingo espetxean. Orain heriotza-zigorra ezarri diote, eta espetxekideek haren aldeko defentsa eskutitza argitaratu... [+]
Abdullah Öcalanek, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) buruzagi espetxeratuak, bere iloba Ömer Öcalanen lehen bisita izan du. Ia lau urtez ukatu dizkiote bisitak, telefono deiak eta kanpoaldearekiko komunikazio oro. Azken 25 urteetan ia erabateko isolamendu... [+]
Sebahat Tuncel Kurdistango politikaria da, Turkiaren menpeko lurretan. Hainbatetan egon da kartzelan kurduen askapen mugimenduaren parte izateagatik, eta Turkiako Parlamenturako diputatu gisa hautatu zuten lehen presoa izan zen, 2007an. 2016an espetxeratu zuten azkenengoz eta... [+]
Helikoptero eta gerra hegazkin turkiarrek betetzen dute zerua Irak iparraldeko kurduen zonaldean. Azken asteetako operazio militar handian 381 kokaleku bonbardatu ditu Turkiako Aire Armadak Kurdistango Eskualde Autonomoan. Turkiako Defentsa Ministerioak adierazi du “talde... [+]
Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.
1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]
Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.
Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]
Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioko osasun esparruko ardurak ditu Ciwan Mustafak eta herri kurduak lideratzen duen proiektu politikoaren osasun ministrotzat jo daiteke. Mediku-Ekintza Koordinakundea gobernuz kanpoko erakundearen laguntzarekin Eusko Legebiltzarrean... [+]
Epaiketaren lehen eguna amaituta eta bederatzi kazetari kurduak askatu dituzte. Urte erdia pasatxo preso eduki dituzte "terrorismoa" egotzita. Ankarako espetxean zeuzkaten eta orotara hamaika kazetariri erakunde terroristako kide izatea egozten diete.
Parlamentuan ordezkaritzarik lortuko ez duten beldur, ezkerreko alderdi gehienek Kemal Kiliçdaroglu zentro-ezkertiarraren aldeko botoa eskatzea erabaki dute, egungo presidentearen aurkari nagusia dena.
Behe Nafarroako Behorlegin asteburu osoko egitaraua eraman du aurrera herriBiltzak. Larunbatean Parisko Komunaren iraultzaren urteurrena gogoratu dute eta igandean kurduen eta euskaldunen arteko elkartasuna indartzeko udaberriko festa ospatu dute elkarrekin. Bi egunetan erein... [+]
Anatoliako failak Kurdistanen, Turkian eta Sirian eragindako lurrikarak goitik behera jausi ditu milaka etxebizitza, eta agerian geratu da Recep Tayyip Erdoganen gobernuaren eta eraikuntza sektorearen artean dagoen ustelkeria. Baina baita munduan nagusitzen ari den eredu baten... [+]