Kobane hiriaren aurkako erasoaldia hasi du Turkiak

  • Astelehenean Manbij hiria hartu du Turkiaren babesa duen SNA Siriako Armada Nazionalak. Kurduen iraultzaren erreferente nagusia da Kobane, bertan garaitu zuten Estatu Islamikoa taldea orain zortzi urte, Rojavako Iraultzari hasiera emanez.


2024ko abenduaren 10ean - 16:33
2016an ia erabat suntsituta geratu zen Kobane hiria
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kurdiscat atariak jakinarazi duenez, “Turkiak” artilleriaz egin dio eraso Kobane hiriari asteartean. ANF berri agentzia kurduaren arabera, “Turkiako armada eta bere milizia yihadista SNA airetik eta lurretik” ari dira Kobaneri eraso egiten.

Egun bat lehenago, astelehenean, Manjib hiriaren kontrola bereganatu du SNAk. Ordura arte SDF Siriako Indar Demokratikoen eskuetan zegoen hiria. Manjib eta Kobane, bihak daude Siria iparraldean kokatuta, eta elkarrengandik hurbil.

Turkiak “erakunde terrorista” gisa ditu izendatuta SDF bera zein YPG Herriaren Babes Unitateak, Al-Assad garaitu duen azken erasoaldian esku-hartze zuzena izan du, eta Recep Tayyip Erdogan presidentearen bere helburu nagusietako bat kurduen kontrolpeko eremuak bereganatzea da. Erdoganek hainbat aldiz adierazi du Turkiak ez duela etsiko Siria “terroristarik gabe” utzi arte.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.