Bizkaiko Diputazioko garbiketa langileek, lan baldintzen berdinketa helburu

  • Garbiketa langileek mobilizazioa egin zuten atzo Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian, haien egoera salatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko otsailaren 2an - 07:20
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Optima enpresaren azpikontratazio gisa dauden Diputazioko garbiketa langileak, 2022tik eguneratu ez den akordioaren negoziazio prozesuaren erdian daude. Haien helburua soldatak Bizkaiko Foru Aldundiak zuzenean kontratatuta dauden langileenarekin berdintzea da.

Garbiketa zerbitzua eskaintzen duen Optima enpresak muzin egiten dio soldatak berdintzeari, Bizkaiko Foru Aldundiaren onespenarekin, zeinak ez duen bilera bat bera ere egin lUGT, ELA, LAB, ESK langileen bozeramaileekin, nahiz eta egoerak aurrera egin dezan hainbat bilkura egiteko eskaera egin izan duten.

Atzo elkarretaratzea egin zuten Optima enpresaren langileek Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian, egoera salatu eta beste behin haien soldata eta Aldundiak zuzenean kontratatuta dituen langileenaren arteko arrakala amaitzeko.


Langile borroka kanalean gehiago
2026ko martxoaren 18
Betikoak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.