Egun hauetan jarraitu ahal izan ditut Jorge Riechmannen hitzaldiak Gasteizen, Errenterian eta Bilbon. Sakona, aberatsa eta adoretsua bere ekarpena. Hiru gai azpimarratuko ditut hemen eta jarrera bat.
1.- Genozidiora eta ekozidiora doan bidean sartzen ari garela onartzeko ausardia behar da. Baina sartuak gaude jadanik. Nekropolitika martxan dago jada. Adibideak: George Floidek “ezin dut arnasa hartu” esaten zuen poliziaren bota lepoan zuela, baina bota horrek Trumpen inguruko mugimendu supremazistaren babesa zuen; Bolsonaro arnasarik gabe uzten ari da Amazonia, deforestazioarekin oihana oxigeno eta urik gabe utziz, eta nazio indigenak heriotzara kondenatuz; Ruanda, Afganistan, Irak, Siria, Palestinako gerrak koltan, petrolio, uraren jabetza justifikatzeko egiten dira; Mediterraneoan hildakoak zer dira? Hilak edo erailak? Eta nor da hiltzailea? Europarron bizimodu eta maila babesteko legitimoa al da hiltzea? Gertuago oraindik: COVID-19arekin hil diren milioitik gora pertsonak zer dira hilak edo erailak? Iragan hurbileko edo oraintsuko adibideak dira, baina gertu dugun geroa are ilunago dator. Ezjakinarena egiteak ez du balio.
2.-Lur planetan bizitza dagoenez geroztik (3.800 milioi urte) gure egunotan gertatzen ari da biodibertsitatearen seigarren suntsipen handia, orain arte izan direnak baino handiagoa. Hortik etor daitezkeen pandemietatik aparte, suntsipen horrek azkartu egin du aldaketa klimatikoa, eta honekin azkartuko da biodibertsitatearen suntsipena. Eta honekin giza bizitza eta bestelako bizitza mota asko bide berean gaude…. Eta eransten dut: biodibertsitatearen seigarren suntsipenarekin batera ematen hari da giza hizkuntzen lehen suntsipen erraldoia. Unescok hala dio: milaka hizkuntza (euskara tartean) desagertzeko zorian daude, eta hizkuntza handiak informazioaren kaosarekin eta manipulazioarekin degradatzen ari dira. COVID-19a dela eta, Leonard Boff askapenaren teologiaren pentsalariak baieztatzen zuenez, Abya Yalako hizkuntza batzuk hiztunik gabe geratzen ari dira.
3- Beharrezkoa dena ezinezkoa dirudienean, eta behin eta berriz gurpil-ero horretan katramilatzen garenean, ordua da beste dimentsio batera jauzi egiteko. Hauxe da jauzi horretarako unea. Kapitalismo globalizatuan ezin dira krisi hauek konpondu, baina kapitalismo globalizatua gainditzea ezinezkoa begitantzen zaigu. Orduan beste dimentsio batean kokatu behar ditugu geure buruak eta geure gizarteak. Zer da dimentsio berri bat? Zein da behar dugun dimentsio berri hori?
"Egun hauetan jarraitu ahal izan ditut Jorge Riechmannen hitzaldiak Gasteizen, Errenterian eta Bilbon. Sakona, aberatsa eta adoretsua bere ekarpena"
Dimentsio berri bat –funtsean begirada berri bat–, zer den adibide batzuekin azalduko dut. Inaki Antigüedadek eta Ane Zabaletak, Martin Ugalden egin zen Petxarromanen liburuaren aurkezpenean, esaten ziguten: erreka begiratu beharrean arroa begiratu behar dugu. Arroa gabe erreka ez da ezer. Carlos de Castrori irakurri diot arbolak banan bana begiratzea eta basoa osotasunean begiratzea ez dela berdina. Arbolaz arbolaz begiratuta ez ditugu ikusten arbolen arteko koordinazioak, sinbiosiak, lurrarekin duten harremana, ebapotranspirazioen neurria. Areago joanda, bizitzaren historia guztia holako unez beterik dago. Molekula oso konplexuetatik bizitza, hau da, autopoiesia duten bakterioetara jauzia; nukleorik gabeko bakterioetatik bakterio nukleodunetara; oxigenorik gabeko bizitzatik (anaerobioak) oxigenoz bizitzen diren aerobioetara; bakterio unizelularretik bakterio plurizelularretara; konplexutasun gutxiko organismoetatik (zelula mota desberdin gutxirekin) zelula mota desberdin asko (odola, giltzurruna, neuronak, biriketako zelulak eta abar) duten organismoetara (animaliak, kasu). Baina kasu guzti hauetan dimentsio berriak ez ditu deuseztatzen bizitzaren aurreko pausuak. Gu geuk, gizakiok, gure bizitzarentzat ezinbestekoak diren birus, mikrobio unizelular eta plurizelular desberdinak, funtzio berezi desberdinak duten organoz, eta garen osotasunean (gure hit zegiteko, ugaltzeko, eta naturarekin energia-materia metabolismoa izateko dugun ahalmena), dimentsio guzti horiek presente daude gugan. Historiak era ematen ditu horrelako adibideak. Ez luzatzeagatik kasu bat azpimarratuko dut: Karlos Marxek, dimentsio berri batean, begirada berri batean jarri zituen ordura arteko Ilustrazioak marraztutako ortzi-muga demokratikoak: lanaren esklabotzan dagoen pertsona demokraziatik egotzita dago. Feminismoak ere begirada aldaketa izugarria ekarri digu, emantzipazioaren beste dimentsio bat eskaini digu. Gauza bera esan daiteke Lynn Margulisek bizitzaren sortze, ugaritze, iraupenean, eta bizitzaren beraren oinarrizko baldintzak sortzean sinbiosiak, koordinazioak eta elkarlaguntzak izan duten papera agertzean eta Gaiaren osaketaren oinarriak jartzean bizitzak duen papera argitzean, egin duen ekarpenagatik. Begirada berriak egoera limite batean kokatzen garenean.
Eta zein da gaur egun behar dugun dimentsio, begirada berria? Begirada hori osatzen ari da esperientzia praktikoz eta gogoeta intelektualez, eta lan hori giltzarria da geroa duina lortu ahal izateko. Funtsean, ni ikusten hasi naizenez, hauxe da: gizarteari buruzko begirada Gaiaren dimentsioaren barnean jartzea. Ez da soilik sistema kapitalista azti-ikasle miserable bat bezala Natura desegiten ari dela. Ez da soilik eurozentrismoa gainditu behar dela. Ez da soilik androzentrismoa gainditu behar dela. Orain eta premiaz, antropozentrismo bera da gainditu behar duguna. Bat gara bizitza guztiarekin, bakterioetatik hasi, onddo eta algekin segi, landareak eta arbolak, eta azkenean, etorri berriak diren animali ugaztunekin segi eta azken etorria Homo espeziearekin, eta berri-berri eta erotuta dagoen Homo sapiens-arekin bukatu. Bizitzaren kate orekatua da dimentsio berria. Hortik abiatuta ezinbestekoa bihurtzen da deskarbonizazioa, desnuklearizazioa, deshazkundea, hiri-metropoli erogarriekin amaitzea, zaintzaren uholdea, bizitza erdigunean jartzea, berdintasun sozioekonomikoa, bakoitzaren garapen sortzaile bizigarria, harrokeriazko luxua deitoratzea, umiltasun intelektuala, munduko herri kultura guztien artean elkarrekin landutako gogoetak, maitasun sentimendu askatzaileak…eta horregatik behar dugu bizitzaren hizkuntza eta hizkuntzen bizitza gure eguneroko praxia bihurtu.
"Biodibertsitatearen galera eta hizkuntzen galera eskutik doaz. Lehena bizitza biologikoaren kolapsoa da, bigarrena giza gogoaren kolapsoa. Eta biodibertsitatea ezinbestekoa bada bizitzaren iraupenerako, hizkuntz-kultura aniztasuna ezinbestekoa da gizakion hitz egiteko ahalmenaren iraupenerako"
Dominazioan, lehia krudelean, hierarki umiliagarrian, insolidaritate itogarrian…oinarrituta, txertatu dizkiguten desio-sistema pozoitsuak erauzi behar ditugu. Gizakiak eta natura dominatzeko eraikitako pentsamendu sistemak eta horiekiko dugun sineskortasun inozoak eta fantasia ustelak deserrotu behar ditugu. Dena, gure pentsamenduak eta sentimenduak, antolakuntza eta egitura sozialak, harremanetarako harresiak, dena, ezbaian jarri; eta begiratu ea desberdintasun eta dominazioaren zama areagotzen duten edo berdintasun eta elkarrekiko zaintzaren eta bizitza askearen indarra areagotzen duten. Aukeratu beharra dago: heriotzaren (zehatzago oraindik erailketaren) isiltasun derrigortua edota bizitzaren hizkuntz askea. Adibidez? Publizitatea da desira nekrotikoen agerpen lizuna. Desira nazkagarrien ekoizpen fabrikak. Colgateren anuntzio inozo bat ikusten ari nintzela nire buruarekin harritu nintzen. Honela zioen: “¿Tiene usted la boca llena de bacterias? No se preocupe. Colgate eliminará todas las bacterias de su boca”. Hori entzun eta sutan jarri nintzen, etxean nengoen, suabe baino oihuka: “Colgate hiltzaile!”. Izan ere bakteriorik gabe ezin gara bizi… Desiragarria da… errepasa ditzagun gure desio guztiak, gure desioen sistema! Petrolioaren eta koltanaren jabe izateko Irak-Afganistan edo Ruandako gerra bat egitea justifikatzen bada, Amazonia suntsitzea progresoaren ikurra bada, nola ez ditu Colgatek bakterio guztiak akabatuko!
Biodibertsitatearen galera eta hizkuntzen galera eskutik doaz. Lehena bizitza biologikoaren kolapsoa da, bigarrena giza gogoaren kolapsoa. Eta biodibertsitatea ezinbestekoa bada bizitzaren iraupenerako, hizkuntz-kultura aniztasuna ezinbestekoa da gizakion hitz egiteko ahalmenaren iraupenerako. Horrela bada, hala nola Lur planetako biodibertsitate biologikoa ezinbestekoa den bizitza beraren iraupena bermatzeko, modu berean gizakion munduaren hizkuntzen aniztasuna eta bizitasuna ezinbestekoa da hitz egiteko ahalmenaren iraupena bermatzeko. Biodibertsitate biologikoaren eta aniztasun linguistiko kulturalaren defentsa batzea ezinbestekoa da: Natura osasuntsua eta Giza Gogoa osasuntsua, ahalegin beraren bi aldeak dira.
…Eta jarrera bat. Jorge Riechmann, beste lan askoren artean, “ekosozialismo oinuts” liburua idatzi zuen, Ecologistas en Accion eta Extincion Rebelion mugimenduko partaide da Madrilen, eta duela hilabete batzuk mugimendu horren ekintza batean atxilotua izan zen. Ametsak ditu baino ametsak-egitea da bere ahalegina. Babeleko Dorrean gaude, Nahasketaren Dorrea. Bizitzaren hizkuntza eta hizkuntz aniztasunaren bizitza dira Horroreen Dorre hori eraisteko tresna printzipalenetako bat.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Berritu ala hil. Hori esaten diogu geure buruari. Ariketetatik ariketa gabeko alera, narraziotik gertuago, metaforarik gabe, zuzenago. Orain? Orain gehiago behar dugu. Narrazioago, ezmetaforatuago, ariketagabeago.
Pertsonaia bat sortuko dugu. Pertsona bat. Istorio batean... [+]
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Ez naiz buruan ideia hau darabilen bakarra, asko gara munduan Whatsapp eta Telegram mezularitza aplikazioak hartzen ari diren botereaz kontziente bide hori jorratu nahi dugunak.
Familia, lagunak, komunitateak, lana, komunikabideak... Mezularitza aplikazioekin dena dugu... [+]
Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]
Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]
Herria astekariaren ez hain aspaldiko aleak irakurtzea aski da antzemateko Mixel Garikoitzek Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gizarte nagusiki katolikoan utzitako arrastoaren sakonari.
Ibarreko Garakoitxeko semea, bertze ordezkaririk ez du Iparraldeak Erromako... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]
Gauzak ez dira horrela, baina horrelaxe daude, bai. Euskal erreferente politiko ofizialak Espainiara eta Frantziara begira daude Euskal Herrira bainoago. Estebanek eta Otegik etengabe kontseiluak ematen dizkiote Sánchezi gobernagarritasun modu berriaz eta Espainiako... [+]
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]