Deustualdean, ostegunetik aurrera, '11 Egun Euskaraz'

  • Azaroaren 23tik abenduaren 3ra gauzatzekoa den 11 Egun Euskaraz ekimenean dagoeneko 707 pertsonak eman dute izena. Deustualdean euskararen erabilera sustatzea xede duen proiektua abian da eta jendearen partaidetza ezinbestekoa izango da.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko azaroaren 21an - 13:39

 

11 Egun Euskaraz ekimenaren antolatzaileek jendea parte hartzeko azken deialdia egin dute. Bihar, argazki erraldoia egingo dute San Pedro plazako kioskoan 19:30ean, eta ostegunean, berriz, dinamikari hasiera emango diote. Ideia planteatu zutenean baino pertsona gehiagoren laguntza eta partaidetza jaso duten arren, gogotsu jarraitzen dute, eta azkenengo unera arte ekimenean parte hartzeko gonbidapena zabalik egongo da.

Erronka zenbakietara eramanda, 100 Ahobiziren eta 150 Belarripresten partaidetza lortzea zuten helburu hasieran. Lehen egunetan izen-emate elektronikoa “ondo joan da, aparteko propaganda egin gabe”, eta handituz joan da astero. Gaur goizean, 707 dira guztira apuntatuta daudenak eta azken egunetako bultzakadan gehiago lortzea nahi dute. Antolatzaileek adierazi dutenez, "Partaidetza nola doan ikusita, mila pertsonara heldu gaitezke, eta hori guretzat itzela izango litzateke".

Ekimenean parte hartzeko bi modu daude, Ahobizi edo Belarriprest izateko konpromisoa hartzea. Euskaraz komunikatzeko gaitasuna dutenak ahobizi izango dira. Hamaika egunez euskaraz egingo dute beti lehen hitza eta bigarren hitza euskaldunekin eta ezezagunekin komunikatu behar dutenean. Etxean, kalean zein lanean. Euskarari eutsiko diote. Eusle lana egingo dute aurrez aurre duten pertsonak hizkuntza aldatzeko eskatu arte. 

Belarriprest izango direnak, ostera, euskara ulertzeko gaitasuna dutenak dira. Belarriprestek harrera baikorra agertuko diote euskaraz egiten dienari, eta euskaraz erantzuten ahaleginduko dira, ahal duten neurrian. Egitasmoak iraungo duen hamaika egunetan partaideek Ahobizi edo Belarriprest direla adierazten duten txapa bana eramango dute soinean. 

Parte hartzeko gonbidapena, eta txapak lortzeko aukera zabalik egongo da azken unera arte. Berbaizuren bulegoan bertan eman daiteke izena eta zure Belarriprest, edota Ahobizi txapa eskuratu. Bihartik aurrera egingo dituzten ekimenetan parte hartzeko gonbidapena ere luzatu dute antolatzaileek.

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2024-04-29 | ARGIA
Aldatu Gidoia-k euskara ez zokoratzea eskatuko dio Eusko Jaurlaritzari maiatzaren 18ko protestan

Maiatzaren 18an, Gasteizen, egingo da mobilizazioa Aldatu gidoia euskararen alde lelopean. Kanpainan parte hartzen ari diren eragileek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote euskararen aldeko politikak ezartzeko ikus-entzunezkoetan, eta EITBn beharrezko baliabideak jar ditzala... [+]


2024-04-29 | Sustatu
Makusi jaio da, EITBren haur eta gaztetxoentzako plataforma

Donostiako Kursaal aretoan egindako ekitaldi batean aurkeztu du EITBk ostiralean Makusi, haur eta gaztetxoentzako euskarazko plataforma. Makusi.eus webgunean ikusgai dago jada, eta app ere ere eskuragarri dago. Doako haurrentzako euskarazko lehen plataforma... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Eibarko udaltzain bat euskararen ezagutzatik salbuetsi du Donostiako epaitegi batek

Udaltzaina 1992tik ari da lanean euskararen eskakizuna zuen lanpostu batean, eta egonkortze prozesua eskatzen duen lehiaketan euskarak baldintza gisa jarraitzen zuen. Udaltzainak helegitea jarri dio derrigortasun horri eta epaileak arrazoi eman dio.


Eguneraketa berriak daude