Dependentziak


2021eko uztailaren 5ean - 17:27
Azken eguneraketa: 19:28
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Pertsona bat, smartphone bat. Gaur egungo gizakia ondo definitzen du honek. Mugikorra, interneta, WiFi-a, ordenagailu portatila, telebista. Denok ditugun gauza dira, etxe orotan topatu daitezkeen gauzak. Laguntzen digutenak eta bizitza errazten dizkigutenak. Lagunekin geratzeko, multimedia kontsumitzeko, erosketak egiteko, jakintza eskuratu eta ikasteko, eta baita ere kuxkuxeatzeko.

Hala ere, gama altuko teknologiak bizitza errazteko asmoekin gaitasunak murrizten dizkigu, menpeko bihurtu arte. Hazkunde garaian bizi gara, baina garapenak goia jo eta gainbehera ekarri du, bizitzena eta bizitzeko behar ditugun baliabide naturalena.

"Denok drogatzen gara. Substantzia ezberdinekin, baina ia denok. Batzuk droga sintetikoekin, beste batzuk teknologiarekin"

Baina dependentzietara itzuliz, fakultadean nengoenean menpekotasunari buruzko irakasgai batean, segurtasun-tartea zer zen ikasi genuen. Inoiz entzun ez nuen kontzeptua zen. Drogen kontsumoan erabiltzen den termino bat da. Eta ezagutzea oso interesgarria iruditu zitzaidan, denok drogatzen garelako. Substantzia ezberdinekin, baina ia denok. Batzuk droga sintetikoekin, beste batzuk teknologiarekin, dependentzia inkontziente bat garatzeraino. Alkoholarekin drogatzen da ere gehiengoa, gure kulturan errotuta dagoen praktika den heinean eta sozializatzeko modu gorena delako.

Dena dela, segurtasun-tarteak sustantzia batek efektu eraginkorra eragiteko eta desiatzen ez den ondoriorik ez pairatzeko kontsumitu behar den kantitatean datza. Alegia, ondorio kaltegarri bat ekiditeko eta gura den efektua lortzeko dosiaren arteko aldea.

Teknologiak, drogak bezala, bere neurrian erabiltzea komeni zaizkigu. Kasuan kasu, erabilera onuragarria izan daiteke, baina puntu batera arte. Zera baita dilema, zuk kontrolatzen ez baduzu hark kontsumituko zaitu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude