Danimarkak ez dizkie gurasotasun froga psikologiko gehiago egingo groenlandiar jatorriko gurasoei

  • Groenlandiar jatorriko 411 haur daude tutoretzapean Danimarkan, Gizarte Gaietako, Etxebizitzako eta Adineko Pertsonen Ministerioaren txosten baten arabera. Aitatasun eta amatasun froga psikologikoetan puntuazio baxuak lortzeko arriskua dute guraso groenlandiarrek, frogak ez baitira "ezberdintasun kulturaletara" egokitzen.


2025eko martxoaren 4an - 09:06
Azken eguneraketa: 10:09
Nuuken Keira Alexandra Kronvold emakumearen kasuaren harira eginiko protesta bat. Pernille Benjaminsen
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Akordioaren berri eman du Danimarkako Gobernuak ohar batean, Groenlandiako gobernu autonomikoarekin froga horiek "groenlandiar hizkuntza eta kultura aintzat hartzen dituen" planteatu ondoren: "Danimarkako eta Groenlandiako gobernuek groenlandiar jatorriko familiei froga psikologiko gehiago ez egitea erabaki dute guraso izateko gaitasuna ebaluatzerakoan".

Danimarkan hamarkadetan zehar egin izan dizkiete aitatasun eta amatasun frogak –danieraz forældrekompetenceundersøgelse (FKU)– groenlandiar jatorriko umeen gurasoei. Frogak, ordea, 2024ko azaroan Keira Alexandra Kronvold emakumearen kasuarekin egin ziren ezagunak: berriki eduki duen hirugarren umearekin ordubete igaro dezake soilik aste guztian, 2022an egin zioten FKU frogan "ea nahikoa zibilizatuta zegoen" galdetu ostean, The Guardian hedabideari adierazi zionez.

Gertakariak hautsak harrotu zituen nazioartean, eta gobernuz kanpoko erakunde ugarik salatu zuten froga horiek "arrazistak eta diskriminatzaileak" zirela. Louise Holck Danimarkako Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren arabera, frogek ez dituzte kontuan hartzen "hizkuntzaren oztopoak eta ezberdintasun kulturalak": "Akats horiek, muturreko kasuetan, haur bat bere gurasoengandik behartuta banantzea eragin dezakete".


Nazioartea kanalean gehiago
2026ko urtarrilaren 13
Erresilientzia

Eguneraketa berriak daude
BERRIKUNTZA | Hezkuntza kanala
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalaren eskutik. Bi sail berri estreinatu ditu kanalak: ikastetxeetako esperientzia onen bideo-erreportajeak eta eztabaida sustatzea helburu duen podcasta.